Jaulkipen data: 02 urtarrila 2015

Turismo

KONTSULTATU TARIFAK

Turismo

HISTORIA

TURISMOA

Turismoa seriearen bi zigilu berri plazaratu dira, Espainiako interesgune turistiko batzuen irudiarekin. Hala, aspektu-aukera zabala ageri da seriean, artea, kultura, gastronomia, klima ona eta interes publiko izendatutako hainbat festa bezalako askotariko gaiak oinarri, hots, herrialde hau nazioarteko erakusmahai turistiko handienetako bat bihurtu dutenak.
1960ko hamarkadaz gero abiarazi zen turismoa Espainian. Horretarako erdi-mailako klasearen erosahalmena areagotu eta azpiegiturak hobetu ziren bereziki; sektore turistikoak aurrera egin du bada herrialdeko ardatz ekonomiko garrantzitsuenetako bat bihurtu den arte. Sektorearen aurrerabidea arlo horretako profesionalei zein instituzio ofizialei zor zaie, batez ere Espainiako Turismo Institutuari (Turespaña). Aipatu erakunde nazionala arduratzen da Espainia helmuga turistiko gisa sustatzeaz mundu osoan zehar. Horretarako, 33 Turismo Kontseilaritza ditu atzerrian, herrialdea gure mugez haraindi sustatze aldera.
Espainiak nazioarteko turismoan lortu duen interesari esker, Madril aukeratu da World Travel & Tourism Council (WTTC) (Turismoaren Munduko Goi Bilera) egiteko toki apirilaren erdialdean. Ekitaldi horretan bost kontinenteetako buruak bildu ohi dira bidaiekin edo turismoarekin lotutako zein estrategia eta ekimen egin behar diren proposatzeko. Aire-konpainiak, hotel-kateak, bidaia-agentziak, operadore turistikoak eta bidaien sektoreko teknologia-hornitzaileak bertaratuko dira, besteak beste. Nazioarteko goi-bilerak egungo eta etorkizuneko turismoa aurrera eramateko funtsezko hiru lehentasun izan ohi ditu oinarri: bidaiatzeko askatasuna, hazkunderako politikak eta etorkizunerako turismoa.
WTTCa hainbat hiritan egin izan da 1999az gero, hala nola, Washingtonen, Dubain, Pekinen, Las Vegasen, Tokion eta Abu Dhabin.
Herrialdea besteengandik desberdin egiten duten interesgune turistikoei egiten die erreferentzia zigilu hauen diseinuak. 1 €-ko zigiluan World Travel & Tourism Council goi-bileraren logotipo ofiziala ageri da, Madrilgo hiriko elementu turistikoak ere motibo.