Jaulkipen data: 27 maiatza 2015

Un sello, un récord

KONTSULTATU TARIFAK

Un sello, un récord

HISTORIA

ZIGILU BAT, ERREKOR BAT
Espainiako postak Guinness errekor bat hautsi eta "Munduko zigilu-mosaiko handiena" egin izanaren modalitatean irabazle dela egiaztatzen duen egiaztagiria jaso du. Mosaikoaren erdian Ñ letra ageri da, España markaren sinboloa eta orain baita Espainiako zigiluaren elementu identifikatzailea ere. Sari hori eta lana egiten parte hartu dutenak gogorarazteko egin da zigilu hau eta posta-baliorik ez duen bineta bat, mosaiko irabazlearen beste ikuspegi batekin.
Guztira 3.100 pertsonek hartu zuten parte; horietatik 1.900 ikasleak ziren, 10 eskolatakoak, eta 1.200 partikular. Guztiek batera sortu zuten inoiz historian izan den zigilu-koadrorik handiena. Malagako “José María Martín Carpena” kirolen jauregian bildu ziren 2014ko azaroaren 6an eta 7an. Egun bat geroago mosaikoa erakutsi eta ekitaldiari amaiera eman zitzaion. Guinness-ek ezartzen dituen arauei jarraiki, notario batek mosaikoa egin izanaren fede eman zuen eta egindako lanari buruzko dokumentazio tekniko eta grafikoa bidali zen.
Mosaikoa egiteko 230.000 zigilu erabili ziren, Correos-ekoak, eta horiekin guztiekin 220 metro2-ko paperezko olana estali zen 17,5 x 12,5 metroko koadroa sortzeko gainean. Zigiluak 22 ordutan ipini ziren, bi egunetan banatuta, eta ikasleek, filatelia-zaleek, kirol- eta kultura-elkarteek, Correos-eko langileek eta oro har herritarrek hartu zuten parte lan hori egiten. Ekimena Posta Elkarteak antolatu zuen beste instituzio eta filatelia-erakunde batzuen lankidetzarekin, eta helburua herritarrak zigiluaren munduan murgiltzea izan da, ikuspegi ludiko eta berritzaile batetik, baita zigilua kultura transmititzeko eta aisialdirako dela erakustea ere gazteenei.
Guinness errekorra Espainiako posta-zerbitzuak lortu baino lehenago, diploma Hegoafrikako posta-zerbitzuak zuen, Hatfield Tuition Collage-aren laguntzaz, Johannesburgoko silueta egiteagatik. Lan horretan 201.000 zigilu erabili zituzten, 162 metro2-ko azalera estaltzeko, eta hilabeteko lana izan zen.