Jaulkipen data: 10 uztaila 2015

Valores Cívicos. Creatividad

KONTSULTATU TARIFAK

Valores Cívicos. Creatividad

HISTORIA

BALORE ZIBIKOAK
Gizartean elkarrekin behar bezala bizi ahal izateko, oso garrantzitsuak dira Balore Zibikoak; printzipio horiek herritar orok bete eta errespetatu behar ditu. Solidaritatea, erantzukizuna, zintzotasuna edo tolerantzia, beste askoren artean, dira komunitatea zibikoagoa eta adeitsuagoa egiten duten balore batzuk. Izenburu hori duen zigilu-serie honek Sormenari egiten dio erreferentzia, edo pertsonek sortzeko edo zerbait desberdina asmatzeko duten gaitasunari.
Literaturan, pinturan, zineman, zientzian, arkitekturan... Sormena ohikoa ez den zerbait egitean datza. Ideia edo kontzeptu baten hazia da, hortik agertzen dira eta korronte edo estilo berriak, jakituriaren alor guztietara aplikatzen direnak, bai eremu artistikora, literariora, zientifikora edo filosofikora.
Historian zehar beti egon da zerbait berria asmatzeko edo sortzeko gogoa, eta horri esker bilakatu da gizartea. Ideia sinpleak, orijinalenak eta konstruktiboak, berdin da, guztiok dugu eta sortzeko gaitasuna modu batean edo bestean. Haurtzaroan, sormena konplexurik gabe erakusten da marrazki, jolas edo antzerkitxo eta ipuinen bidez. Baina urteek aurrera egin ahala, eta lan-inguruan batik bat, bada halako inhibizioa sormenezko proposamenak egiteko, erabilgarriak eta arrakastatsuak badira ere. Horregatik, zenbait kolektibok taldeak dinamizatzeko teknikak erabiltzen dituzte: ideiak aske aurkeztu eta jarioa estimulatzen da, gero guztiak sailkatu eta interesgarrienak hautatzeko.
Artearen eremuan, sormenari esker deskubritu dugu zer nolako bilakaera egon den labar-arte primitiboenetatik azken belaunaldiko abangoadietara. Pinturan, eskulturan, literaturan, arkitekturan, lan zibiletan, lorategietan zein gune publikoetan, sormenak dinamika hori jarraitu du beti, eta historian zehar idatzita geratu dira une bakoitzeko izen bereziak edo estiloak.
Zigilu autoitsaskor honetan (A tarifa dauka, normalizatutako gutun nazionalak tinbratzeko), gune zuri bat dago guztiok barnean daramagun sortzeko gaitasunaren sinonimo gisa.