Jaulkipen data: 06 azaroa 2015

Vehículos de época. Motos Campeonas

KONTSULTATU TARIFAK

Vehículos de época. Motos Campeonas

HISTORIA

ANTZINAKO IBILGAILUAK. MOTO TXAPELDUNAK


Antzinako ibilgailuen serieak aurten ere bloke-orri bat eskaintzen die motozikletei, 2014an Harley-Davidson mitikoarekin egin zen bezalaxe. Oraingo honetan, Moto txapeldunak izenburupean, fabrikatzaile desberdinen hiru prototipo ageri dira, Bultaco, Garelli eta Derbi. Hirurak gidatu ditu Ángel Nieto moto gidariak, eta horiekin 10 titulu irabazi zituen. Baina horiek ez dira izan karrera osoan mundu mailan lortu dituen sari guztiak. Minarelli eta Kriedler eskuteriekin aritu zenean, hiru sari gehiago irabazi zituen Munduko Motoziklismo Txapelketan. Bloke-orria Ángel Nieto txapeldunak berak sinatu du.
Zamoran jaio eta Vallecasen (Madril) hazi zen Nieto. Bere karrera luzean zehar, 1965etik 1985era, munduko 12 + 1 titulu irabazi zituen. Hala esan ohi du berak, beldur izugarria baitio 13 zenbakiari. Sariak honela sailkatzen dira: 7 sari 125 zentimetro kubikoko zilindro-bolumenarekin eta 6 sari 50 zentimetro kubikokoarekin. Baina, horiez gain, 80 zentimetro kubikoko eta 250 zentimetro kubikoko motorrekin ere aritu da. Garaipen-zerrenda horri 23 Espainiako Txapelketa gehitu behar zaizkio. Kirol honetako Espainiako aitzindaritzat eta belaunaldi berrien motozikleta maisutzat jotzen da.
Munduko Motoziklismo Txapelketak, zirkuituko abiadurakoak, 1949an abiarazi ziren. Hainbat zilindro-bolumen egon dira, eta urteak joan ahala beste batzuekin ordeztuz joan dira egungo modalitateetara ailegatu arte: MotoGP 1.000 zentimetro kubikoko motorretarako; Moto2 600 zentimetro kubikokoetarako eta Moto3 250 zentimetro kubikokoetarako. Txapelketetarako motozikleta horien guztien prototipoak kirol horretarako fabrikatu behar dira modu esklusiboan.
Txapelketa horrek Nazioarteko Motoziklismo Federazioak antolatzen du, 1904an sortutakoak. Urteko egutegiak 18 lasterketa biltzen ditu, eta 14 herrialde desberdinetan egiten dira. Proba bakoitzak hiru egun irauten du. Lehen biak entrenamenduak dira, eta horietan erabakiko da zein izango den hirugarren egunerako irteerako parrila. Hirugarren egunean da lasterketa. Modalitate bakoitzeko urteko txapelduna, probetan lortutako puntuen arabera hautatuko da, proba bakoitzean aukera zabalekin: adibidez, 25 puntu lehenarentzako eta puntu bakarra hamabosgarren geratzen den lasterkariarentzako