Jaulkipen data: 31 martxoa 2016

35 Aniv. Lanzamiento Primer Transbordador Espacial Columbia

KONTSULTATU TARIFAK

35 Aniv. Lanzamiento Primer Transbordador Espacial Columbia

HISTORIA

EFEMERIDEAK

1981eko apirilaren 12an, lehenengo espazio-anezka jaurti zen, Columbia. 36 aldiz eman zion bira Lurrari eta bi egun ondoren itzuli zen. Tripulazioa bi astronautak osatu zuten: John W. Young, anezkako komandante gisa, eta Robert L. Crippen, pilotu gisa.

Jaurtiketa honek gertaera garrantzitsu ugari eragin zituen esplorazio espazialaren historian. Anezka baten lehenengo jaurtiketa izateaz gain, aurretik probarik egin gabe jaurti zen era honetako lehenengo hegaldia ere izan zen.

Misioaren helburu nagusiak izan ziren anezka oro har ondo zebilela egiaztatzea, orbitara arazorik gabe igotzea, Lurrera itzultzea eta gorabeherarik gabe lurreratzea. Helburu horiek guztiak arrakastaz bete ziren.

Baina Columbiak amaiera tragikoa izan zuen 2003ko otsailaren 1ean. 15 egun orbitan eman ondoren, anezka Lurrean sartzera zihoan. Aireratzerakoan, zerbait sendok jo zuen, eta kalte larriak jasan zituen, nahiz eta hasiera batean hala ez iruditu. Ontzia berriro Lurraren atmosferan sartu zenean, ezkerreko hegala askatu egin zen; ondoren, gailuaren kontrola galdu zen, eta haren egitura desegin egin zen.

Barruan zihoazen zazpi tripulatzaileek bizia galdu zuten eta bertan behera utzi ziren une hartatik aurrerako misio espazial guztiak, zerk huts egin zuen aztertu ahal izateko.

Lehenengo aldiz jaurti zenetik 35 urte bete direla ospatzeko atera den zigiluak itxura originala du, anezka formakoa. Irudian, anezka dago, hondoan Lurra duela, espaziotik ikusita, ilargiarekin batera. “35 aniversario del lanzamiento del primer transbordador espacial Columbia” testuak, NASAren logotipoarekin batera, orbita espaziala marrazten duela dirudi, eta bertikalean nahiz horizontalean irakur daiteke.