Jaulkipen data: 23 ekaina 2016

América UPAEP. Olimpiadas. Barón Pierre de Coubertin

KONTSULTATU TARIFAK

América UPAEP. Olimpiadas. Barón Pierre de Coubertin

HISTORIA

Ver también “Sobre de Primer Día” - “Matasellos”

AMÉRICA UPAEP

1911n sortu zuen Francisco García y Santosek, Uruguaiko Posta zuzendari nagusiak, Ameriketako, Espainiako eta Portugalgo Posta Batasuna (UPAEP). Batasunaren helburuak honako hauek dira: posta-zerbitzu unibertsala zabaltzea; herrialde-kideak garatzeko posta-zerbitzuen merkatua hobetu eta bultzatzea, eta horien arteko lankidetza sustatzea; informazio-trukaketa bultzatzea; eta, batez ere, zerbitzuaren kalitatea, elkarreragingarritasuna eta sareen segurtasuna hobetzea. Horretarako, informazio-teknologia berriei bultzada eman eta haiek erabiltzen dira.

1989az geroztik, sail filatelikoa jaulkitzen dute UPAEPko herrialde-kideek, haientzat komuna den gai bati buruzkoa.

Aurtengo gaia Olinpiadak dira. Espainiako Correos-ek jaulkitzen duen zigiluak Pierre de Coubertin du protagonista.

Pierre de Coubertin, Coubertineko baroia, aro garaikideko Joko Olinpikoak sortu zituen historialari eta pedagogo frantsesa izan zen. Historia eta pedagogia bateratzeari esker, antzinako Greziako Joko Olinpikoak zaharberritzeko ideia izan zuen, mundu-mailan kirola sustatze aldera. Ekimen horrekin, nazioarteko harremanak hobetzeaz gain, ahalegina eta norberak bere burua hobetzeko jarrera sustatu nahi zituen, baita joko garbia eta lehiakortasun osasuntsua ere, horiek baitira Olinpiaden mamia.

1888an Joko Olinpikoen berrezarpena aldarrikatu zuen Sorbona Unibertsitatean, eta horien lehen edizio modernoa Atenasen egingo zela 1896an, Jokoek Grezian duten jatorriarekin modu sinbolikoan lotzeko. Horrez gain, Nazioarteko Batzorde Olinpikoa sortu zuen, eta Jokoen arauak ere ezarri zituen.

1914an bandera olinpikoa diseinatu zuen, elkarren artean lotutako bost uztaiekin, bost kontinenteen arteko batasun eta senidetasunaren ikur.

1925ean kargua utzi zuen, ezin baitzuen Olinpiadak finantzatzen jarraitu. 1937ko irailean hil zen Genevan.

Oraingo jaulkipen honetan Pierre de Coubertinen irudia ageri da, Espainiako ezkutu olinpikoarekin eta lasterketa batean korrika dabilen atleta baten irudiarekin batera. Sail honetako aurreko jaulkipenetan bezala, UPAEPen logotipoa ere ageri da zigiluan.