Jaulkipen data: 10 urria 2016

Arquitectura Rural. La noria, el cortijo andaluz y el cigarral

KONTSULTATU TARIFAK

Arquitectura Rural. La noria, el cortijo andaluz y el cigarral

HISTORIA

ARKITEKTURA LANDATARA.

Elkarren segidako hirugarren urtez, Correos-ek Arkitektura Landatarra seriea jaulki du, gure herrialdeko landa-ingurunean tradizionalak diren hiru eraikin motari omenaldia egiten dieten hiru zigilurekin: noria, kortijo andaluziarra eta "cigarral" delakoa. Zigiluak Premium Paper-orrian datoz, bidezidor baten irudiarekin eta jaulkipen honek biltzen dituen motiboei buruzko testuekin.
Albolafiako noria: makina hidrauliko bat da noria, ura erauzi eta bideratzeko balio duena. Jaulkipen honetan, Albolafiako errotaren gurpila dugu protagonista. Guadalquivir ibaiaren eskuinaldeko ibaiertzean dago, Kordobatik igarotzen den tartean, zubi erromatarretik oso gertu. Erromatarren garaiko irin-errota dugu hori. Abderraman II.ak eskatu zuen noria edo gurpil hidraulikoa eraiki zedila, alkazar andalustarrean ura ibaitik Emiren Jauregira garraiatzeko.
Kortijo andaluziarra: Espainia hegoaldeko eraikin tipikoa da, bi alde dituena: bata nekazaritzarako ustiategirako; bestea etxebizitza gisa erabiltzeko. Guadalquivir ibarreko ohiko etxalde edo laborantza-etxeetan du jatorria eraikin honek. Hiriguneetatik aldenduta egon ohi dira, eta handi samarrak izaten dira. Era berean, lotura zuzena dute latifundioarekin, XIX. eta XX. mendeetan bizitako garapen sozial eta ekonomikoan garrantzia handia izan zuena. Gaur egun oraindik ere erabiltzen dira Andaluzian eta Extremaduran. Halaber, kortijo hauetako askori funtzio berria eman zaie, adibidez, ostatu landatar bihurtu dira, azken boladan oso erakargarriak bilakatu direnak.
Cigarral: hala deritze Toledo hirian Tajoren ibaiertzean dauden lursail dotoreei. Hiru zati izan ohi dituzte: oporretarako etxebizitza gisa erabiltzen den eraikin nagusi bat; eraikin txikiago bat, etxezainentzat; eta lursail zabal bat. Udarako etxebizitza bezala erabiltzen zuten Toledoko burgesek XX. mende erdialdera arte. Une horretan, haiek mantentzea oso garestia zenez, cigarral asko lursail txikiagoetan zatitu behar izan ziren. Gaur egun, ostalaritzarako zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen dira horietako ugari.