Jaulkipen data: 25 apirila 2016

Camino de Santiago

KONTSULTATU TARIFAK

Camino de Santiago

HISTORIA

Ver también “Sobre de Primer Día” - “Matasellos”

DONE JAKUE BIDEA

1937ko uztailaren 15ean Done Jakue Bideari eskainitako lehen hiru zigiluak igorri ziren. Hiru zigilu horietan Santiago Apostolua, Katedralea eta Loriaren Arkupea agertzen ziren, hurrenez hurren. Gasteizko “Hijos de Fournier” inprimategian inprimatu ziren litografian “Año Jubilar Compostelano” izenburuarekin.

Ordutik, asko izan dira Done Jakue Bideari eskainitako zigiluak eta aurten Correosek beste bat igorri du irudi horrekin. Zigilu horretan Santiagoko Katedralaren fatxada nagusiaren irudia agertzen da, bertara iristen ari diren erromes batzuekin batera. Halaber, hondoan, Bide osoan bidelagun den natura oroitzen duen landaretza ikus daiteke. Konposizioa osatuz Done Jakue bidearen ikurra, “erromes-maskorra”, ikus daiteke.

Konpostelako Santiagora oinez egindako erromesaldia esperientzia asebetegarria da oso, baina baita erronka fisiko eta mentala ere. Santiagora doazen bide ugarietatik era eta izate orotariko pertsonak igaro dira hainbat mendez: fede oneko erromesak, penitentzia egitera doazenak, juglareak, alderraiak, abenturazaleak eta bidelapurrak.

Horietako batzuek, erlijio-penitentzian zihoazenek kasu, Apostuluaren gorpuzkiak atseden hartzen zuten lekua bisitatzeko irrika geldiezina sentitzen zutelako egiten zuten bidea. Beste batzuek, aldiz, beren zorigaiztoren bat konpontzen lagunduz gero Santuari egindako promesa bat betetzeko egiten zuten oinezko bidea. Hala, gaixotasun bat atzean utzitako jendeak nahiz Galiziako hiriburura iritsiz osasuna berreskuratzeko itxaropena zuen jendeak bidea urratu du fede eta debozioz.

Bestalde, ibilbidea zigor modura egiten zuten erromesak zeuden. Zigor hori agintaritza zibilak ezarritakoa izan zitekeen edo elizako agintzaritzak ezarritakoa, eta modu horretan betetzen zituzten beren kondenak.

Beste zenbait abenturazaleak ziren, mundua ezagutzeko nahia zutenak. Eta, are, testamentuko klausulak betetzeko bidea egin duen erromes asko dago, modu horretan herentzia lortu asmoz. Gaur egun asko dira erromesak eta asko dira Konpostelako Santiagora joateko arrazoiak.