Jaulkipen data: 24 urria 2016

Cine Español. Amparo Rivelles y Luis Mariano

KONTSULTATU TARIFAK

Cine Español. Amparo Rivelles y Luis Mariano

HISTORIA

ESPAINIAR ZINEMA.

Duela bi urte Correos-ek espainiar zinemari eskaintzen dion seriearen barruan, zazpigarren artearen barruan artista bikainak diren Amparo Rivelles eta Luis Mariano aktoreei omenaldia egiten dieten bi zigilu aurkeztu dira.

Lehen ere José Luis López Vázquez edo Sara Montiel bezalako aktoreekin eta Luis García Berlangaren mailako zuzendariekin egin zen legez, serieak zinemaren historian ezin ahantzizko aztarna utzi duten bi pertsonaia hauen jardunbidea nabarmentzea du helburu.

Amparo Rivelles Madrilen jaio zen agertokietan ohitura handia zuen familia baten baitan. Rafael Rivelles eta María Fernanda Ladrón de Guevararen alaba zen, baita Carlos Larrañagaren arreba eta horren seme-alaba Amparo Larrañaga eta Luis Merloren izeba. Odolean zeraman aktore-sena; izan ere, 14 urte besterik ez zituela, bere amaren antzerki-konpainiarekin bat egin zuen. Nazioarteko zuzendari ezagun askorekin egin zuen lan, Orson Welles edo Tulio Demicheliren aginduetara, esaterako.

Kubako telebistan ere lan egin zuen, baina Mexikon erdietsi zuen benetako ospea eta herrialde aztekan eman zituen hogei urte baino gehiago.

1986an emakumezko aktore onenaren lehenengo Goya saria lortu izanaren ohorea zuen, Hay que deshacer la casa filmari esker. 2013ko azaroaren 7an hil zen Madrilgo klinika batean.

Mariano Eusebio González García, Luis Mariano ezizenez ezagunagoa, 1914an jaio zen Irunen. Espainiako Gerra Zibila piztean Frantziara erbesteratu zen bere familiarekin. Ikasketak baino gustukoago zuen musika eta Bordeleko Kontserbatorioan sartu zen. Handik gutxira Parisera bidaia egin zuen, eta apurka-apurka musika eta antzerkiaren munduan zirrikitu bat irekiz joan zen.

1946an bere lehen pelikula filmatu zuen, Carga clandestina izenekoa. Hala eta guztiz ere, Violetas Imperiales filmak bereziki ekartzen digu gogora aktorea, Carmen Sevilla apartarekin filmatu zuena. Telebista agertu zenean, euskarri horretan ere oso ezagun bilakatu zen. 60ko hamarkadaren amaieran gaixotu eta Parisen hil zen 1970eko uztailean.