Jaulkipen data: 24 urria 2016

Cine Español. Semana Internacional de Cine de Valladolid

KONTSULTATU TARIFAK

Cine Español. Semana Internacional de Cine de Valladolid

HISTORIA

ESPAINIAR ZINEMA. VALLADOLIDEKO SEMINCI

Urrezkoak eta zilarrezkoak dira Valladolideko 61. Nazioarteko Zinema Asteko (Seminci) irabazleek jasoko dituzten buruxkak.

1956an eman zitzaion hasiera lehen Erlijiozko Zinemaren Aste izena zuen jaialdi honi, garai hartan lehiaketatzat hartzen ez bazen ere. Hirugarren edizioan hasi ziren sariak ematen, “Dom Bosco” zeritzenak, urrezkoa film irabazlearentzat eta zilarrezkoa, berriz, finalistarentzat. Urtebete geroago irudia aldatu egin zen, urrezko Labaroa eta “Valladolid Hiriaren Saria” eman zirelarik.

1960an Buruxka sortu zen, eta 14 urtez Labaroarekin batera egon izan zen 1974. urtera arte, momentu horretan bilakatu zen Buruxka lehiaketaren sari nagusi. Geroago, Emakumezko Aktore Onenaren eta Gizonezko Aktore Onenaren lehen sariak ematen hasi ziren, Jirina Sejbalová eta Stanislav Liubchin aktoreei, hurrenez hurren.

Pixkanaka, sari berriak agertuz joan ziren: Gidoi Onenaren saria, Zuzendari Berri Onenaren Pilar Miró saria edota Kultura Aniztasunaren saria.

Egun, gazteenentzako sailak ere sortu dira, Miniminci eta Seminci Joven, alegia.

Lehenengo urteetan zehar, aurkezten ziren filmen kalitatea zen nagusi, eta hasieran, batzuetan, gutxi batzuk biltzen baziren ere, apurka gehiago parte hartzen hasi ziren; are gehiago, ekoizle askok beren lanak gordetzen zituzten Valladoliden erakusteko.

Nikita Mikhalkov, Arthur Penn, Gianni Amelio edo Ang Lee bezalako zinemagileak igaro izan dira lehiaketa honetatik. Fernando Fernán Gómez, Paco Rabal, Ana Belén edo Elena Anaya espainiarrak ere izan dira Seminci jaialdiaren protagonistak.

Entzute handiko pertsona asko izan dira epaimahaiaren parte, hala nola Mario Benedetti, José Luis Cuerda edo Fernando Guillén.

Jaialdi hau dela eta, Zigiluak jaulki dira Premium Paper-orrian, zinemari lotutako hainbat objekturen irudiekin, besteak beste, film-bobina bat, horren kaxa edo klaketa bat. Zigiluan urtetik urtera geroz eta handiagoa den jaialdi honen irudi diren ezpain gorriak agertzen dira.