Jaulkipen data: 17 otsaila 2016

Coleccionismo.Zaragoza

KONTSULTATU TARIFAK

Coleccionismo.Zaragoza

HISTORIA

Ver también “Sobre de Primer Día” y “Matasellos”

EXFILNA. SASTAGO JAUREGIA


Zaragozan ospatzen da aurten 54. Filatelia Erakusketa (EXFILNA). Gure herrialdeko filatelia-erakusketa garrantzitsuena da, eta 1963az geroztik Filatelia Elkarteen Espainiako Federazioak (FESOFI) antolatzen du, Estatuko Posta eta Telegrafoen Sozietatearen babesarekin.
Sastago Jauregiak hartuko du aurtengoan Correos-en historiako hirurehun zigilurik onenak biltzen dituen erakusketa.
Sastago Jauregia Zaragozako Coso Alto delakoan dago kokaturik. Lope del Chacho maisuaren kargu utzi zituzten jauregiaren eraikuntza-lanak, eta 1571tik eta 1573ra bitartean garatu ziren. Adreiluzko aurrealde soila eta zutabe-patio lerdena dira nagusi eraikinean. Sastagoko konde eta Aragoiko erregeorde Artal de Alagónek aginduta, errege-erreginen bizileku bilakatu zen geroago, monarkak Aragoin barrena bidaiatzen zirenerako. Sute baten ondoren, eraikina Gerra Kontseiluaren egoitza bilakatu zen 1813an, José de Palafox honen buru zelarik; izan ere, hura bizi zen jauregian. Geroago kapitaintza jeneral bihurtu zen eta, horren ostean, bere izaera militarrari jarraiki, armadaren eta poliziaren bulego nagusi.
XX. mendearen erdia pasata, eraikina oso kontserbazio-egoera txarrean zegoen; hala, herritarren plataforma batek bere kontserbazioaren alde egin eta 1974an ondare nazionaltzat aitortzea lortu zuen. Egun, Zaragozako Diputazioarena da eraikina, hura goitik behera berriztatu zuena bere jatorrizko irudia itzultze aldera; horretarako, XVI. mendeko planoak baliatu zituzten.
Gaur egun, eraikina erreferentziazko erakusketa-areto bihurtu da Aragoin, bai eta Espainian ere. Artearen askotariko adierazpideak sustatzea du helburu, kultura-zabalkuntzarako gune gisa.
Jaulkitako bloke-orrian Jauregiaren barruko patioko zutabeak ageri dira eta, haien artean, Zaragozako hiriko eraikin esanguratsuen marrazki bat. Zigiluan jauregiaren patioko zutabeak eta sabai-leihoak ikus daitezke berriro, baita sarrera atea eta liburutegia ere; horiek guztiek armarri heraldiko baten silueta eratzen dute.