Jaulkipen data: 12 maiatza 2016

Conjuntos urbanos Patrimonio de la Humanidad. SALAMANCA

KONTSULTATU TARIFAK

Conjuntos urbanos Patrimonio de la Humanidad. SALAMANCA

HISTORIA

GIZATERIAREN ONDARE DIREN HIRI-MULTZOAK.SALAMANCA

Salamanca Gizateriaren Ondare deklaratu zuen UNESCO erakundeak 1988an eta Espainiako geografia osoan xarma gehien duen hirietako bat da.

Plaza Nagusia izan daiteke txoko guztietan harriturik utziko zaituen hirigune historikoan barnako ibilbideari ekiteko abiapuntua. Hiriko bizitza sozialaren erdigunetzat har daiteke. 1729-1756 bitartean eraiki zen, Alberto Churriguera arkitektoak diseinatuta. Garai hartako hiri-korronteekin bat etorriko zen plaza bat izateko premiaren ondorioz sortu zen eta bertan kokatu zen Udaletxea. Gaur egun, hiriko biztanle eta bisitarien topagune ohikoa da.

Salamancan lekutzen da Espainiako unibertsitate zaharrenetako bat, aldi berean, Europa osoko lau zaharrenetakoa dena, Bolonia, Oxford eta Parisekoekin batera. Unibertsitateak erdi aroko katedral-eskoletan du jatorria, 1130. urtekoak gutxi gorabehera, eta XVII. mendean dagoeneko herrialde osoan prestigio handiena zuen unibertsitate bilakaturik zegoen.

Orobat, eraikin enblematikoak aurki daitezke, esate baterako, estilo gotikoa duen Maskorren Etxea, XV. mendearen amaieran eraikia. Izena bere fatxadatik datorkio, izan ere, bierazko 350 maskor baino gehiagorekin dago apaindurik, Santiagoko Ordenaren bereizgarri.

Salamanca ezaguna da, era berean, bere baitako espazio berean bi katedral uztartzen direlako. Katedral Zaharra XII. eta XIII. mendeetan eraiki zen eta estilo erromaniko eta gotikokoa da. Nabarmentzekoa da kanpoaldetik duen itxura, gotorleku baten antzekoa, Torre del Gallo delakoarekin batera, ezkata moduko zenbait osatuz dekoratua. Katedral Berria 1513an hasi ziren eraikitzen eta 220 urte beranduago amaitu zuten. Deigarriak dira itsas kutsuko eszenak agertzen dituen kupula eta katedralaren fatxada, apaingarri bereziekin horniturik dagoena, astronauta ospetsu eta misteriotsua kasu.

Hain zuzen, katedral horien ikuspegiak, Tormes ibaitik begiratuta, eta Erromatar Zubiaren lehen planoak osatzen dute Gizateriaren Ondare diren Hiri-Multzo seriaren barnean igorritako bloke-orriko irudi nagusia. Konposizioa bi zigiluz osatzen da eta zigilu bakoitzak katedraleko dorreetako bat markoztatzen dute. Hiriko paisaia eder baten kalkografia bat da.