Jaulkipen data: 23 martxoa 2016

Cuerpo de Ingenieros Industriales del Estado

KONTSULTATU TARIFAK

Cuerpo de Ingenieros Industriales del Estado

HISTORIA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO KIDEGOAK

Estatuko Administrazioko Kidegoak seriean, Correos-ek zigilu bat atera du Estatuko Industria Ingeniarien Kidegoari eskainita, beste kidego batzuei eskaini bezala: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Kidegoa eta Administratzaile Zibilen Goi-mailako Kidegoa.

Estatuko Industria Ingeniarien Kidegoa funtzionario publikoek osatzen dute, eta errege-dekretu bidez eratu zen, 1911n. Orduz geroztik, Espainiako politika industrial eta energetikoak garatzen ditu.

Kidegoa Industria, Energia eta Turismo Ministeriora atxikita dago gaur egun eta funtsezkoa izan da Espainiaren garapen eta industrializazioan. 60ko hamarkadan, Egonkortze Planak ekarritako desarrollismoaren eta irekieraren ondorioz, Espainiako industriak gorakada izan zuen, Industria Institutu Nazionalaren bidez. 70eko hamarkadan, krisi energetikoaren eraginez, Plan Energetiko Nazionalak diseinatu ziren. 80ko hamarkadan, Europako Erkidegoetara atxiki eta egokitzeko asmoz, industria-birmoldaketa izan zen, eta ikuspegi berriko politikak aplikatu ziren. Bestalde, 90eko hamarkadan, liberatu egin ziren sektore energetikoa eta telekomunikazioetakoa.

Gaur egun, Kidegoaren eginkizun nagusien artean dago Espainiako politikak prestatzea eta gauzatzea, hainbat arlotan: industria, energia, telekomunikazioak eta informazioaren gizartea. Orobat, ekintzailetasuna eta berrikuntza sustatzeaz ere arduratzen da, Administrazioaren bidez paradigma berriak diseinatzen parte hartuz, esaterako, “Industria 4.0” edo “Ekonomia zirkularra”.

Zigiluan azken aurrerapen horiek irudikatu nahi izan dira; horretarako, robot baten besoa ageri da, errealitatea eta besoaren zirriborroa nahasita. Zilar-koloreko zerrendaren gainean, Estatuko Industria Ingeniarien Kidegoaren armarria ere ageri da.