Jaulkipen data: 05 otsaila 2016

Diarios Centenarios. Diario de Avisos

KONTSULTATU TARIFAK

Diarios Centenarios. Diario de Avisos

HISTORIA

Ver también “Sobre de Primer Día” y “Matasellos”


EHUN URTEKO EGUNKARIAK


Diario de Avisos Kanarietako idatzizko prentsaren egunkaririk zaharrena da. Santa Cruz de la Palman sortu zen 1890ean, eta 1976ra arte editatu zen bertan. Orduan, Santa Cruz Tenerifekora aldatu zen, eta gaur egun oraindik bertatik kaleratzen da. Probintziako egunkari garrantzitsuenetako bat da.
1999an, prentsa-birakari berriak instalatu ziren; inflexio-puntua izan zen hori egunkariaren historian, argitalpenetan kolorea erabiltzeko aukera eman baitzuen. Horrez gain, gehigarriak eskaini ahal izan ziren asteburuetan eta, ondorioz, egunkariaren tirada nabarmen handitu zen.
Diario de Avisos egunkariak tokiko, Estatuko eta nazioarteko informazio interesgarri eta askotarikoa biltzen du. Hori dela eta, irakurle gehien dituen egunkarietako bat da.
2015ean, 175 urte bete zituenean, Taburiente Sariak banatu ziren. Haien bidez, omenaldia egin nahi zaie hainbat arlotako pertsona ospetsuei (zinema, musika, zientzia, etab.), beren lanari eta arrakastari esker Kanarien izena zabaltzen baitute.
Urteurrena ospatzeko jaulki den zigiluak egunkariaren azala dirudi, goiburu eta guzti. Bertan, garai bateko egunkari-saltzaile bat dago, Diario de Avisos egunkariaren ale bat eskuan duela. Hondoa urdina da, itsasoa bailitzan, Kanarietako artxipelagoa osatzen duten uharteetako batek zipriztinduta. Irudia osatzeko, 175. urteurrenaren logotipoa dago.