Jaulkipen data: 30 ekaina 2016

Dinosaurios

KONTSULTATU TARIFAK

Dinosaurios

HISTORIA

DINOSAUROAK

Duela urtebete Correosek hasitako Dinosauroak seriearekin jarraituz, lau zigilu berri igorri dira, Lurretik duela 65 milioi urte baino gehiago desagertu ziren izaki ikaragarri hauen irudiak jasotzen dituztenak. Hauek dira aurten seriean agertzen diren dinosauroak: Europelta, inprimatze lentikular izeneko teknikarekin inprimatu dena; Pelecaniminus, zeinaren irudia tinta holografikoz estanpatu baita; Proa izenez ezagutzen den dinosauroa, 3D erako Premium Pleguan aurkeztu dena; eta, azkenik, Turiasaurus, tinta termokromikoz inprimatutakoa, tenperatura aldatzen denean kolorez aldatzen dena.
Europelta izenekoa duela 110 milioi urte inguru jaio zen eta dinosauro ankilosauroa zen, hau da, korazatua. Txiki samarra zen, izan ere, ez zen metroa baino gehiago eta duela 100 milioi urte Teruel hartzen duen zonaldea zen eremu lohitsuan zeuden landareekin elikatzen zen. Hain justu, Teruelen aurkitu dira espezie horri dagozkion arrasto bakarrak.
Pelecaniminus Europako dinasauro teropodoa izan zen. Existitzen den adibide bakarra Cuencan aurkitu zuten. Batez beste, bi metroko luzera zuen eta 25 kilora arteko pisua izan zezakeen. Ornitomimosauro horrek buru luzaxka zuen bere mokoa bezalaxe eta azpian poltsa bat zuen, pelikanoen antzekoa, agian harrapatzen zituen harrapakinak gordetzeko. Bere espezie bereko beste kide batzuek baino hortz gehiago zituen, zehazki 220 inguru. Buruaren goialdean gondor txiki bat zuen eta orojalea zela uste da.
Proa ezohiko iguanodontido basala zen eta bere ezaugarri bitxiena mokoan zuen hortz-aurrekoa zen, bere multzoan bakarra. Itxuraz, belarjalea zen eta zazpi-zortzi metroko luzera zuen. Kretazeo aroaren erdialdean bizi izan zen duela 112 milioi urte inguru eta bere arrastoak Santa Maria lignitoaren meatzearen Aztarnategian aurkitu zituzten, Ariñon (Teruel), 2010ean.
Turiasaurus gorputz-adar handi eta sendoak zituen sauropodoa izan zen, aro Jurasikoaren amaiera aldera bizi izan zena, duela 145 milioi urte inguru. Itxuraz, Turiasaurus riodevensis izenekoak 40 tonako pisua eta 30 metroko luzera izan zezakeen. Hortaz, Europan aurkitutako beste edozein dinosauro baino handiagoa zen eta munduko supersauropodo handienen artean kokatzen da.