Jaulkipen data: 07 uztaila 2016

Efemérides

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides

HISTORIA

EFEMERIDEAK .Espainia 2015-2016.NBE erakundeko Segurtasun Kontseiluko kide Ez Iraunkorra.

Ver también“Sobre de Primer Día” -“Matasellos”

2015. eta 2016. urteetan Espainiak eserlekua izango du Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan. Hamar urtez eserlekurik gabe egon ostean, kide ez iraunkor izango da berriz eta bakea mantentzearen alde, txirotasunaren aurka, nazioarteko segurtasunaren alde eta giza eskubideen alde borrokatuko da.
Eserleku hori ez da printzipio kontua soilik. Espainiak munduan duen presentzia areagotzeko parada ere bada, beste herrialde batzuekin aldebiko akordioak lortzekoa eta baita gai geoestrategiko handiak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere.
Gaur egun, NBE-ren Segurtasun Kontseiluak bost kide iraunkor ditu: Txina, Frantzia, Erresuma Batua, Errusia eta Estatu Batuak; eta hamar kide ez iraunkor: Venezuela, Zeelanda Berria, Txad, Txile, Jordania, Lituania, Espainia, Nigeria, Angola eta Malaysia.
Espainiak arazo globalekin kezkatutako herrialde bat dela erakusten du, nazioarteko erkidegoari planteatzen zaizkion erronkei aurre egiteko gai dena.
Bi urte hauetan Espainiak hainbat helburu ditu, horien artean, NBE-ren Segurtasun Kontseiluaren erreforma integral eta baterakoa sustatzea, Kontseiluak herrialde gehiago ordezka ditzan, orekatuagoa izan dadin eta irisgarriagoa izan dadin. Eserleku “ez iraunkor” kopurua areagotzea defendatuko du, berdintasunean oinarritutako banaketa geografiko batekin. Halaber, agintaldien iraupena luzatzea eskatuko du.
Denbora horretan zehar, Espainiak nazioartean bakea eta segurtasuna mantentzeko garrantzi handiko hiru batzorderen presidentetza izango du, hots, suntsipen handiko armak ez ugaritzeari buruzko “1540 Batzordearena”; Ipar Koreari zigorrak ezartzeari buruzko “1718 Batzordearena”; eta Irani zigorrak ezartzeari buruzko “1737” Batzordearena.
Correosek zigilu bat atera du gertaera horren omenez. Zigilu horretan hautagaitzarako kanpainaren logotipoa agertzen da. Bertan kolore nazionalak dira nagusi, hots, gorria eta horia.