Jaulkipen data: 05 apirila 2016

Efemérides.100 años Primera Ley Parques Nacionales

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides.100 años Primera Ley Parques Nacionales

HISTORIA

EFEMERIDEAK.KULTURA ETA NATURA ONDAREAREN DEFENTSA ETA SUSTAPENA. Hispania Nostra Elkartearen XL. Urteurrena

1976an, “Europako Arkitektura Ondarearen Urtea” ospatu zela aprobetxatuz, eta Europa Nostraren erakundearekin bat etorriz, Hispania Nostra Elkartea sortu zen.
Ondarea mantentzeko lanketetan gizarte zibilaren partaidetzaren aldarrikapenaren ondorioz sortu zen aipatu elkartea.
1978az geroztik, Kultura Ondarearen Europako Batasuna Europa Nostra Sarien Espainiako hautagaitzak kudeatzeaz arduratzen da Hispania Nostra.
Urte hartan, Sofía Maiestatea Ohorezko presidente izendatu zuten.
Elkarteak Kultura Ondarea babesten du bere osotasun kontzeptual eta geografiko guztian eta hainbat programa garatzen ditu asmo horrekin. Burutzen dituen ekintza ugarien artean, bada bereziki nabarmendu behar den bat, hain zuzen, “Ondarearen zerrenda gorria” izeneko ekimena, 2007an sortu zena abandonuan egoteko zorian eta egoera arriskutsuan dagoen Espainiako Historia Ondarea ezagutarazi eta, batez ere, babesteko. Zerrenda hori batzorde zientifiko batek gainbegiratzen du, arlo horretan adituak diren kidez osatzen dena. Horretarako, hainbat irizpide aintzatesten dituzte, esate baterako, garrantzia historiko eta arkitektonikoa, ondarearen egoera edo ondareak izan dezakeen arriskua.
Bada beste ekimen berritzaile bat, “GUZTIOK BAT” izenekoa. Honakoa crowdfunding plataforma bat da, irabazi asmorik gabekoa, dirua bildu eta, modu horretan, Historia, Kultura eta Natura Ondarearekin lotutako proiektuak finantzatzeko xedea duena.
Hispania Nostra elkarteak sari bat antolatzen du urtero Banco Santander Fundazioarekin batera. Sari horrek elkartearen izen bera du eta helburua Espainiako Kultura Ondarea babesteko praktika onak hedatzen laguntzea da.
2016. urtean berrogei urte beteko ditu fundazioak. Hori dela eta, Correosek zigilu oroigarri bat atera du. Bertan Espainiako Historia eta Natura Ondarearen arkitektura-elementuak islatzen dituen irudi bat agertzen da.