Jaulkipen data: 01 uztaila 2016

Efemérides. 80 Aniversario del Parque Móvil del Estado

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 80 Aniversario del Parque Móvil del Estado

HISTORIA

EFEMERIDEAK. ESTATUKO AUTOMOBIL PARKEAREN 80. URTEURRENA

2015ean Estatuko Automobil Parkearen sorreraren 80. urteurrena ospatu zen.
Estatuko Automobil Parkearen (PME) zeregina herrialdearen automobil-ondarea zaintzea eta mantentzea da. Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioaren mende dago; beraz, bertan gorde eta konpontzen dira Espainiako ibilgailu ofizial ia guztiak. Cea Bermúdez kaleko eraikin zoragarri batean dago kokatuta.
Bertan ibilgailu klasikoak ere badaude, iraganean Estatuko ibilgailuak izanik goi-mailako dignatarioak garraiatzeko erabili zirenak, Espainiako Gobernukoak nahiz beste herrialde batzuetakoak, Espainiara bisitaldi ofizialak egiten zituztenean. Gordetako ibilgailuen artean anbulantziak, motozikletak, kamioiak eta, noski, gaur egun erabiltzen diren ibilgailu ofizialak daude. Horietako bakoitzak zerbitzu zehatza emateko balio du, besteak beste: ordezkapen-zerbitzuak Estatuko Administrazioko, erakunde publikoetako, Zuzenbide Publikoko erakundeetako edo Estatuko Konstituzio organoei lotutako goi-karguentzat; Ministerioetako sailek edo Estatuko Administrazioko ginerako organoek eskatzen dituzten ohiko zerbitzuak edo zerbitzu orokorrak.
2015ean erakusketa bat antolatu zen. Bertan, ibilgailu historiko ugari ikusteko aukera egon zen, baita horien mantentze-lanak egiteko erabiltzen ziren tresnetako asko ere.
Erakusketan, Germán Calvok 1951n margotutako horma-irudia erakutsi zen lehen aldiz, “Los oficios del automóvil” izenekoa. Diego Riverak hogeita hamarreko hamarkadan Ford eta General Motors autogintzako fabriketan (Estatu Batuetako Detroit hirian) margotutako horma-irudi industrial ospetsuen erreplika dugu hori.
Estatuko Automobil Parkearen 80. urteurrena ospatzen duen zigiluan, garai hartako ibilgailu bat eta erakunde horren egoitza den eraikin zirraragarriaren barrualdearen irudia ageri dira. Horiez gain, 80 urte horiek ospatzeko logotipoa eta urte-tartea ageri dira: 1935-2015.