Jaulkipen data: 09 maiatza 2016

Efemérides. Centenario Federación Fútbol. Principado Asturias

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Centenario Federación Fútbol. Principado Asturias

HISTORIA

EFEMERIDEAK. Real Federación de Fútbol Principado de Asturias izenekoaren mendeurrena

XX. mendearen lehen hamarkadan futbola lehen urratsak ematen hasi zen Asturiasen. Pixkanaka lehen taldeak sortu ziren eta, horrela, baterako arauak eta irizpideak izango zituen erakunde baten premia sortu zen.
1915eko abenduaren 9an, Libro de Actas de las Asambleas de Delegados del Comité de Fott-ball izeneko liburuan jasotzen denez, Asturiasko Federazioa sortu zen, orduan Federación Cantábrica de Fútbol izenarekin.
Egun batzuk geroago, Foot-ball Taldeen Espainiako Federazioak babestu zuen.
1918. urtean Federación Regional Asturiana de Clubes izena hartu zuen, nahiz eta urtez urte hainbat aldaketa izan dituen. Horrela, esate baterako, 1941ean Federación Astur-Montañesa de Fútbol izena hartu zuen eta Asturias, Leon, Palentzia, Santander, Burgos, Zamora eta Salamancako probintzietako kirol arloko ordena arautzen zuen aipatu federazioak.
1952an antzinako izena berreskuratu zuen eta soilik Asturiasko futbolaz arduratzen zen.
1985ean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Kontseilaritzaren 71/1985 Dekretuaren bidez, Federación de Fútbol del Principado de Asturias izena hartu zuen, gaur egun mantentzen dena.
Azken urteetan modalitate berriak gaineratu dira, esate baterako 7ko futbola, emakumeen futbola eta areto-futbola. Horiek, pixkanaka, garrantzia handia hartu dute eta futbol tradizionalarekin parekatu dira.
1977az geroztik, Borboidar eta Greziako On Felipe berorren errege-gorentasuna (Gaur egun, Espainiako Erregea eta orduan Asturiasko Printzea zena) bertako ohorezko presidentea da.
1990ean Federación de Fútbol del Principado de Asturias titulua eskuratu zuen.
Zigilua Federazioaren mendeurrena oroitzeko atera da. Bertan federazioaren iragana eta orainaldia islatzen dira, antzinako futbol-baloi batek eta egungo batek osatzen duten baloi batekin. Halaber, Errege Federazioaren armarria ikus daiteke, 100 urteak oroitzeko datekin batera. Zigiluaren azpialdean, bazter batean, ñ hizkia agertzen da, Espainia Marka islatzen duena.