Jaulkipen data: 28 urria 2016

Efemérides. TVE 60 años

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. TVE 60 años

HISTORIA

EFEMERIDEAK. TELEVISIÓN ESPAÑOLA KATEAREN 60. URTEURRENA

1956ko urriaren 28an hasi ziren Televisión Española katearen emanaldi ofizialak, Espainiako lehen telebista kanala, alegia.
60 urte betetzen dira hura sortu zenetik. Denbora-tarte horretan gure herrialdeko gertaera garrantzitsu guztien lekuko izan da.
Lehen emanaldiak Madrilgo Paseo de la Habana kalean kokatuta zegoen estudio batetik egiten ziren. Seinalea probintzia horretako zenbait tokitara baino ez zen heltzen.
Ministroaren hitzaldiak, mezak edo koru eta dantza taldeen saioak izan ziren lehen irudiak. Zorioneko gutxi batzuek ikusi ahal izan zituzten, telebista zutenek, alegia.
Apurka-apurka seinalea hedatu eta pertsona gehiagorengana heltzea lortu zen. Horrez gain, programazioa ere zabalduz joan zen.
Gure telebistako historian garrantzia lortuko zuten pertsonak hasi ziren lanean, hala nola Laura Valenzuela eta Joaquín Prats; halaber, albiste programa berria estreinatu zen, berezko informazio-zerbitzuarekin, Telediario (teleberria), gaur egun oraindik egunero ikus daitekeena.
1965ean telebista publikoko bigarren kanala estreinatu zen, hasieran probak eginez, eta kanal horretara aldatu ziren programa alternatiboak. Beraz, programa jeneralistak geratu ziren lehen kanalean, familia osoarentzat zirenak.
Gogoan izan behar dugu 1989ra arte bi kanal horiek baino ez zeudela Espainian, urte horretan hain zuzen ere heldu baitziren telebista kanal pribatuak gure herrialdera.
Denborak aurrera egin ahala, programa, telesail eta lehiaketa ugari eman dira telebista publikoan. Era askotakoak zeuden: haurrentzat, adibidez, La Bola de Cristal; gaurkotasunari buruzkoak, esaterako, Por la mañana; Abigail edo Cristal bezalako telesailak; lehiaketa ospetsuak, besteak beste, Operación Triunfo; edo gaur egun oraindik ere ikus ditzakegun telesail kutunak, Cuéntame cómo pasó kasu.
Urteurren hau ospatzeko zigiluak TVE kanalaren logotipoaren iragana eta oraina biltzen ditu, 60 urteotan bizitako aldaketen ikur gisa. Horrez gain, erakundea osatzen duten kanal batzuen irudi txikiak ere baditu, hala nola Clan, La 2 edo 24 orduko kanala, bai eta El Tiempo (eguraldia), el Telediario (teleberria) edo haurrentzako Lunnis ezagunen irudiak ere.