Jaulkipen data: 29 martxoa 2016

Jerez, Capital Mundial del Motociclismo 2015-2017

KONTSULTATU TARIFAK

Jerez, Capital Mundial del Motociclismo 2015-2017

HISTORIA

JEREZ, MOTOZIKLISMOAREN MUNDUKO HIRIBURUA 2015/2017

Jerez de la Frontera aukeratu du Nazioarteko Motoziklismo Federazioak (FIM) motoziklismoaren munduko hiriburu gisa 2015/2017 denboraldirako.

Jerez erreferentzia garrantzitsua da motorraren munduan, bai nazioan, bai naziotik kanpo. 1985ean zirkuitu iraunkorra inauguratu zenetik, sari garrantzitsuak antolatu dira bertan, bai motoziklismokoak, bai Formula 1ekoak.

Urtero, milaka zale etortzen dira hirira Espainiako Sari Nagusia ospatzen denean; horrela, penintsulako motorzaleen elkargune nagusia bihurtu da.

Horregatik guztiagatik, munduko hiriburu izendatzeari esker, Jerez mundu osoan bihurtu da ezaguna, ez bakarrik kirol-ekitaldiengatik, baizik eta baita kultura eta tradizioa eskaintzen dituen hiria izateagatik ere.

1956an hasi zen herriak motorraren munduarekin duen harremana. Garai hartan, oraindik ez zuen zirkuitu iraunkorrik, baina lasterketak hirian egiten ziren. Lehenengo lasterketak nazionalak izan ziren, baina 1963tik aurrera, lehenengo "Trofeo Internacional Nuestra Señora de la Merced" sari nagusiarekin, nazioarteko bihurtu ziren.

Zirkuitu iraunkorra eraiki zenean, Jerezek eta bertakoek ametsa egi nola bihurtzen zen ikusi zuten: "Motoziklismoaren katedral" bihurtu zen. Munduko hiriburu izendatzea merezitako saria da, hainbeste urtez kirol honen alde egiteagatik.

Zigiluak Jerez motoziklismoaren hiriburu izatearen ideia irudikatu nahi du; horretarako, moto bat agertzen da, gidari eta guzti, eta hartatik lorratza ateratzen da, hiriaren formakoa. Bestalde, tolesak Jerezaren eta motorraren arteko jolasarekin jarraitzen du, eta motozikletaren irudia bertako beste elementu garrantzitsu baten irudiarekin lotzen du, hots, zaldia. Amaitzeko, era honetako lasterketetan amaiera adierazten duen ohiko bandera du gainezarrita.