Jaulkipen data: 20 urria 2016

La Generación de los 50

KONTSULTATU TARIFAK

La Generación de los 50

HISTORIA

50EKO HAMARKADAKO BELAUNALDIA

Correos-ek serie berria eskaini die belaunaldiei, gizadiaren duela gutxiko historian egon diren gertaera gogoangarrietan zehar ibilbidea eginez. Biztanleek bozkatu ondoren, serie horretako zigiluetako protagonistak hautatu dira. 50eko hamarkadan hasten da: aurrekoarekin hautsi zen, baita igarotako gerrak utzitako grisarekin ere, kolore bizi berriak ekarriz. Musika-genero berria heldu zen, rock-and-rolla, eta horren akordeek gorputza mugitzera gonbidatzen zuten, adibidez, Elvis Presley abeslariaren ahotsarekin.

Harpidedunek lehen paper-orri horretarako hautatu dituzten gaiak honako hauek izan dira: Severo Ochoa eta Juan Ramón Jiménez Nobel Sariak, telebista, espazioaren konkista eta, ibilgailuei dagokienez, Vespa eta Seiscientos autoa.

Nobel Sariak: 1956an jaso zuen Juan Ramón Jiménez idazleak Literaturako Nobel Saria, Platero y Yo obrari esker. Beranduago, 1959an, Suediako Akademiak sari hori eman zion Severo Ochoari, Fisiologia eta Medikuntza kategorian, DNAren gainean egindako ikerketengatik.

Telebista: beste zigilu batek garai hartako asmakuntzarik iraultzaileetako bat dakar. Telebista, gailua bera, aspaldian asmatu zen, baina hamarkada horretan egin ziren Televisión Española katearen lehen emanaldiak, Espainiako etxeetan dimentsio berriari hasiera emanez.

Espazioaren konkista: hirugarren zigiluak satelite artifizial baten irudia dakar, Sputnik 1 hain zuzen ere, 1957an espaziora jaurti zena lehenbiziko aldiz. Laika txakurra ere ageri da bertan; hura izan zen kanpoko espaziora bidaiatu zen Lurreko lehen izaki biziduna.

Vespa eta Seiscientos autoa: azken zigiluak hamarkada horretako bi ikur biltzen ditu: Vespa motorra eta Seat Seiscientos autoa. Biek ala biek Espainiako kaleak bete zituzten, garraioa demokratizatuz eta hirietan barrena lekualdaketak erraztuz.

Aldaketa ugari egon ziren garai hartan, baita hainbat alorretako aurrerapen asko ere. Baina hamarkada horrek poztasuna eta aurrera egiteko gogoa sustatu zituen batez ere.