Jaulkipen data: 23 iraila 2016

Maravillas del Mundo Moderno.Taj Mahal

KONTSULTATU TARIFAK

Maravillas del Mundo Moderno.Taj Mahal

HISTORIA

MUNDU MODERNOKO MIRARIAK. TAJ MAHAL

Mundu modernoaren seriearekin jarraituz, Correos-ek, aurreko urtean Kristo Berreroslearekin, Txinako Harresi Handiarekin edo Chichén Itzá gune arkeologikoarekin egin zuen bezalatsu, Premium Paper-orri bat eskaintzen dio munduko beste mirari bati, Taj Mahalari, alegia.

Taj Mahal, hots, “Koroaren jauregia”, Agra hirian (Uttar Pradesh, India) 1631tik eta 1648ra bitartean Shah Jahan enperadore musulmanak bere emazte, Arjumand Bano, gogokoenaren omenez egindako eraikin multzoa da. Hura, bere hamalaugarren alaba erditzean hil zen eta honen heriotzak lur jota utzi zuen enperadorea. Hala, semeak enperadorea giltzapetu eta bere oinordekoen esku geratu zen Inperioa. Leihotik, bere maitearentzako mausoleo bat imajinatzen hasi zen Shah Jahan, gizakiak asma zezakeen mausoleorik zirraragarriena.

Bere ametsa egia bihurtu zuen. 20.000 gizon eta 1.000 elefante behar izan zituzten hau eraikitzeko. Inperioko arkitekto garrantzitsuenek hartu zuten parte eraikuntzan; kondairak dioenaren arabera, lana amaitutakoan, parte hartu zuten guztiei eskuak moztea agindu zuten, halakorik berriz eraiki ez zezaten.

Gaur egun Indiako helmuga turistiko garrantzizkoenetako bat da, eta 1983an Gizadiaren Ondaretzat aitortu zuen Unescok, bai eta Mundu Modernoko Zazpi Miraritzat ere.

Honen arkitekturak ederki uztartzen ditu pertsiar, islamiar eta indiar estiloak. Eguneko orduaren eta argiaren arabera, tonalitate ezberdinak izan ditzake eraikinak.

Mausoleoaren hormak zoragarriak dira benetan. Marmola musulmanen liburu sainduen inskripzioz beterik daude, baita txertatutako harri bitxiz ere.

Eraikin ikusgarri horren irudia agertzen den zigilua dago Premium Paper-orrian, Indiako banderaren kolore laranja, zuri eta berdean.