Jaulkipen data: 10 martxoa 2016

Museos. MNCN, MACBA e IVAM

KONTSULTATU TARIFAK

Museos. MNCN, MACBA e IVAM

HISTORIA

MUSEOAK

Aurreko urteetan bezala, Correos-ek Museoak seria jaulki du, herrialdeko museo eta bildumarik garrantzitsuenak ezagutarazteko. Premium tolesean aurkezten dira zigiluak, eta eraikinen irudiak eta obra esanguratsuenetako batzuenak dakartzate.

Natur Zientzien Museoa 1771koa da, Karlos III.ak Historia Naturalaren Errege Kabinetea sortu zuenean. Hainbat tokitan egon ondoren, 1910ean garai bateko Industriaren eta Arteen Jauregian kokatu zen, eta bertan jarraitzen du. 1913an, Natur Zientzien Museo Nazionala izendatu zuten. Museoak sei milioi pieza baino gehiago ditu eta bertako erakusketa iraunkorra hiru zatitan banatuta dago: Historia naturala, Itsaso mediterraneoa eta antzinako Historia Naturalaren Errege Kabinetea nolakoa zen erakusten duen atala.

MACBA (Museu d´Art Contemporani de Barcelona) 1995ean sortu zen, eta arte garaikidearen eredutzat hartzen da nazioartean. Museoaren eraikina Richard Meier arkitektoak diseinatu zuen, eta hainbat prisma artikulatzen dituela ematen du. Bildumak 50eko hamarkadako abstrakzio materikoa, pop europarra, 60ko eta 70eko hamarkadetako abangoardiak, eta figurazio fotografikoa biltzen ditu, mundu osoko artista ugariren bidez.

Institut Valencià d´Art Modern 1986an sortu zen, arte modernoa eta garaikidea ezagutzeko, sustatzeko eta ezagutarazteko asmoz. Julio González zentroan kokatuta dago, eta bertako sotoetan, hiriaren Erdi Aroko gotorlekuaren hondarrak daude oraindik. Bilduma iraunkorrak oso ondare artistiko garrantzitsua du, hainbat piezakoa: XX. mendearen lehenengo erdialdeko abangoardia historikoak, eta mende honetako bigarren erdialdekoak. Bilduma garrantzitsuenetako bat Julio Gonzálezena da; haren obra bat da, Mujer ante el espejo, zigiluaren irudi nagusia.