Jaulkipen data: 04 azaroa 2016

Navidad. La Virgen María

KONTSULTATU TARIFAK

Navidad. La Virgen María

HISTORIA

2016ko GABONAK

Beste alde batetik, 2016ko Gabonetako jaulkipenean, B tarifarekin, klasikoa zein erlijiozkoa, Ama Birjinari egingo zaio omenaldia. Zigilu honek jarraitutasuna ematen dio aurreko urtean Jesusen irudiarekin abiarazitako zigilu-bildumari. Aurreko urtean bezala, Ama Birjinaren irudia trokelatuta dago eta zigilua itsaskorra da. Hala, 2015-2017 epeko Bilduma egiteko Gabonetako Txartelean gehi daitezke. Ama Birjinaren silueta askatzen ez bada, zigilu normal baten formatua izango du. Datorren urtean San Joséren irudia izango du, eta horrekin bilduma osatuko da.

Correos-ek bateratu egin nahi ditu Gabonetan “jaiotza jartzeko” ohitura zoragarria eta Filatelia, bizitza osorako oroitzapena lortuz.

Jaiotza hau osatzen duten irudiak Santo Domingo de la Calzada katedralean dagoen Napoliko Jaiotzakoak dira.

Jaulki den zigiluak Ama Birjinaren irudia dauka. Hura da jaiotzaren protagonista eta eskerrak ematen ari da. Bere azal zuria eta kolore pasteleko jantziak bat datoz, eta guztien artean Jesusen amak izan ohi duen aingeruzko itxura lortzen dute.