Jaulkipen data: 21 martxoa 2016

Pueblos con encanto

KONTSULTATU TARIFAK

Pueblos con encanto

HISTORIA

HERRI XARMAGARRIAK

Correos-ek lehen aldiz jaulki du serie hau, Espainian zenbat herri xarmagarri dauden nabarmentzeko eta herrialdeko ondare geografikoa ezagutarazteko.

Lau zigilu autoitsaskor dira eta antzinako posta-txarteletako zerrendak dirudite. Hauspoak bezala tolesten dira eta atzealdean ere inprimatuta daude, txartelaren atzealdea balira bezala.

Herrixka hauek hautatu dira jaulkiko diren lehenengo zigiluetarako: Albarracín, Alcalá del Júcar, La Alberca eta Santillana del Mar. Ondorengo serieetan, beste herrixka batzuk aterako dira, guztiak ere Espainiako xarmagarrienak.

Albarracín Erdi Aroko herria da eta Teruelen dago, Mendi Unibertsaletako mendixka batean. Kaleen diseinuagatik da xarmagarria, ezin hobeki egokitzen baita lurraren orografia zailera. Eraikinetan, oso bereizgarriak dira horma irregular gorrixkak eta egurrezko egiturak.

Albaceteko probintzian dago Alcalá del Júcar. Bertan, besteak beste, gaztelua dago, gutxi gorabehera XII. mendekoa, baita parrokia-eliza ere, gotiko berantiarreko gangaduna. Herriari izena ematen dion Júcar ibaiaren gainetik, zubi erromatarra dago, Levantera zihoan Gaztelako errege bidean nahitaez zeharkatu beharrekoa, eta portu lehor edo zerga-muga izatera iritsi zen.

Bestalde, La Albercak (Salamanca) Erdi Aroko arkitektura du: kale harriztatuak, karez zuritutako fatxadak, egurrezko egiturak eta lorez beteriko balkoiak. Espainian monumentu historiko-artistiko izendatu zen lehenengo udalerria izan zen.

Santillana del Marrek (Kantabria) aparteko ondare arkitektonikoa du. Balio handiko eraikin erlijiosoak ditu, besteak beste, Santa Julianako kolegiata; hasiera batean, monasterioa izan zen, eta bertan jarri ziren santuaren erlikiak. Monasterioaren inguruan sortu zen herrixka eta Erdi Aroko eta Errenazimenduko eraikin ugari egin ziren, gaur egun balio historiko handia dutenak.