Jaulkipen data: 02 otsaila 2016

Valores Cívicos Escolares. Contra el acoso escolar (Bullying)

KONTSULTATU TARIFAK

Valores Cívicos Escolares. Contra el acoso escolar (Bullying)

HISTORIA

Ver también “Sobre de Primer Día” y “Matasellos”

ESKOLETAKO HIRI-BALIOAK

Eskola-jazarpenarekiko edo bullying-arekiko intolerantzia da Eskoletako hiri-balioak serierako aukeratutako gaia. Zigiluak pertsona baten silueta du, ispilu-paperean egina, lelo honekin: “Tú puedes evitar el bullying, no permitas el acoso escolar” (“Zeuk ere bullying-a ekidin dezakezu, salatu eskola-jazarpena”). Horrekin, denok parte hartzera gonbidatzen gaitu.

Eskola-jazarpena badago; ezin zaio ez ikusia egin, eta ez da umeen jolasa.

Balioetan heztea ezinbestekoa da etorkizunean jokabide agresiboak saihesteko. Mugak eta arauak ezarri behar dira, eta umeei erakutsi kideak errespetatu eta baloratu behar direla.

Guraso eta seme-alaben eta irakasle eta ikasleen arteko tresna garrantzitsuenetako bat komunikazioa da. Hari esker, jazarpeneko eta tratu txarretako egoerak sor ditzaketen gertakariak eta jarrerak hauteman daitezke. Kasu asko hitz eginez konpontzen dira, ezein eratako indarkeriarik onartu ezin dela erakutsiz, eta are gutxiago erabili.

Funtsezkoa da biktima ere komunika dadila, askotan isilpean gordetzen baitu bizitzen ari dena. Horregatik, seme-alabekin hitz egin behar da, eta jarrera aldatu zaien ala ez ikusi, zerbait gertatzen ari dela jakin baitezakegu.

Baina, batez ere, ezinbestekoa da edozein eratako jazarpena jasaten dutenei laguntzea, eta inoiz ez arazoari garrantzia kentzea.

Mundu osoko ikasgeletako gaitza da. Teknologia berriek bide ugari eskaintzen dituzte era horretako ekintzak gauzatzeko, besteak beste, Internet eta gizarte-sareak. Horregatik guztiagatik, orain inoiz baino gehiago, bizkor jokatu behar dugu haur eta gazteen osotasun moral eta fisikoaren aurkako gertakarien aurrean, desagerrarazi behar dugun arazo larria baita.