Jaulkipen data: 21 iraila 2016

Valores Cívicos Escolares. Solidaridad

KONTSULTATU TARIFAK

Valores Cívicos Escolares. Solidaridad

HISTORIA

GIZABIDEZKO BALIOAK ESKOLETAN. SOLIDARITATEA

Solidaritatea ikasi egin behar den jarrera da. Horregatik, oso garrantzitsua da eskoletan irakastea, haurrak txiki-txikiak direnetik.
Beste pertsona batzuekin edo kausa zehatzekin lotura izatean datza, interesak eta beharrak partekatuz.
Solidaritatearen eta justiziaren artean harreman estua dago: justiziaren bidez gizaki guztion berdintasuna lortu nahi da. Sentimendu positiboak, adibidez, solidaritatea, justiziaren osagarriak dira.
Adiskidetasuna, laguntza eta enpatia biltzen ditu. Gizakion errealitatea ikusteko modua zehazten laguntzen duen sentimendua da. Gauzak baloratzeko orduan beste pertsona baten ikuspuntutik begiratzea esan nahi du, anaitasuna lagun, eta beste pertsona baten egoeran gaudela imajinatzea.
Haurren heziketan, ezinbestekoa da gizabidezko jarrera sortzea eta besteenganako errespetua garatzeko balio duten ohiturak ikastea.
Solidaritateak arlo publiko eta pribatuan egon behar du. Behar gehien dituzten herrialdeetara begiratzean solidaritateari buruz hitz egitea ez da nahikoa; aitzitik, gure inguruan ere hausnarketa egin behar dugu.
Ikasgelan, elkarrizketen eta hausnarketaren bidez, solidaritatea bezalako balioak sustatzeko gaitasuna dagoela ikusi behar da.
Haurrek pentsatzeko modu zehatzak garatu behar dituzte, balio-arazoak konpontzen lagunduko dutenak. Horretarako, norberaren ezagutza, autonomia eta besteekin komunikatzeko gaitasuna sustatu behar dira.
Eskolan daudenetik, programa solidarioak bultzatu behar dira, ikasleei ulertarazteko haien laguntzari eta solidaritateari esker munduan zerbait hobetu egingo dela.
Helburu horrekin, Correos-ek paper-orri txikia jaulki du Gizabidezko Balioak Eskoletan izeneko sailaren barruan, sei zigilurekin. Horietako bakoitzean letra-zopa bat ageri da, tinta termokromikoarekin inprimatuak. Hatza gainetik pasatzean, balio solidario desberdinak nabarmentzen dira zigilu bakoitzean: “gaixoen alde”, “desgaitasunak dituztenen alde”, “tratu txarren aurka”, “hirugarren adinekoen alde”, “behartsuen alde”, “arrazismoaren aurka”.