Jaulkipen data: 07 urria 2016

VEHÍCULOS DE ÉPOCA. COCHES CAMPEONES. Carlos Sáinz

KONTSULTATU TARIFAK

VEHÍCULOS DE ÉPOCA. COCHES CAMPEONES. Carlos Sáinz

HISTORIA

ANTZINAKO IBILGAILUAK. CARLOS SAINZ.

Aurten ere Antzinako ibilgailuak seriearen bloke-orri berria dago, oraingoan Carlos Sainz gidariaren eta haren Toyota Celicaren omenez.

Zigiluak duen irudiko autoari esker, Rallyen munduko txapeldun eta Asia-Pazifikoko txapeldun izan zen 1990ean, 1991n munduko txapeldunorde eta hurrengo urtean berriz ere munduko txapeldun.

Bloke-orriak pilotuaren irudia dakar, garaipenetako bat ospatzen. Berezitasun gisa, pneumatiko baten aztarna ere ageri da.

Carlos Sainz Madrilen jaio zen 1962an. Zuzenbideko ikasketak hasi zituen, baina bi urte geroago alde batera utzi zituen lasterketa-autoen pilotu profesional gisa hasteko.

18 urte bete zituenean rally lasterketan parte hartu zuen lehen aldiz, Rally Shalymar lasterketan. Bere aitak erosi zion Renault 5 autoa gidatu zuen, Juanjo Lacallerekin parte-hartzeko egokitu zuena.

Hortik aurrera, lasterketa ugaritan hartu zuen parte, eta apurka-apurka ezagunagoa eta lehiakorragoa bilakatu zen lasterketen arloan.

Rallyen Munduko Txapelketa irabazi duen pilotu espainiar bakarra izan da, eta bitan gainera.

Espainian sekula egon den rally piloturik onena da, beti egoera fisiko onean eta kiroltasuna lagun.

Talentu ikaragarria du autoak prestatu eta tresna lehiakor bihurtzeko, eta horiekin garaipen esanguratsuak lortu ditu.

Munduko txapelketa albo batera uztean, Dakar Rallyan parte hartu zuen 2006tik aurrera, txapelketaren azken ediziora arte. 2010ean garaipena lortu zuen Volkswagenekin.

Irabazi zituen munduko bi txapelketan gidatu zuen auto ospetsua, Toyota Celica modeloa, sekulako mitoa da orain, pilotu espainiarraren garaipenak direla eta. Gaur egun, oso auto preziatua da mota horretako ibilgailuen bildumagileentzat.