Jaulkipen data: 12 apirila 2016

VII Centenario de la muerte de Ramón Llull

KONTSULTATU TARIFAK

VII Centenario de la muerte de Ramón Llull

HISTORIA

Ver también: “Sobre de Primer Día” - “Matasellos”

EFEMERIDEAK. Ramon LLullen heriotzaren VII. mendeurrena

Ramon Llull filosofo, poeta, mistiko, teologoa eta misiolaria izan zen. 1232an jaio zen Mallorcan eta 2015ean 700 urte bete ziren hil zela.

Literatura katalanaren sortzaileetako bat da. Gainera, “haize-arrosaren” asmakuntza egozten zaio. Haize-arrosa hori Plinio Zaharrak Historia Naturalis lanean egindako deskribapenean oinarritzen da. Halaber, “nocturlabio” delakoa berak asmatu zuela uste da, hots, gauez, zeruan, izar jakin batek duen kokapenaren arabera denbora zehazteko erabilitako tresna.

Beste goitizen batzuen artean, Doctor Iluminatus (Doktore Argia) izenez izan zen ezaguna eta bere garaiko pertsonaia aurreratuenetako bat izan zen, batez ere, teologia, literatura eta esperititualtasunaren arloan.

Ramon Lllull Aragoako erregearen gortean sartu zen erregearen semeetako baten paje modura, hain zuzen, etorkizunean Mallorcako Jaime II.a izango zenaren paje modura. Laster, ordea, bere gaitasun intelektualarekin ohartu eta haren irakasle bihurtu zen. Gortean izan zen bitartean bizimodu nahasi samarra izan zuela esan ohi da, urte batzuk igarota sekulako eraldaketa izan zuen arte. Berak deskribatzen duenez, Kristo gurutziltzatuaren ikuskari batzuk izan zituen bost gauez jarraian. Esperientzia horien ondotik, aurrez zuen bizimodua alde batera utzi zuen. Emaztea eta semeak ere utzi zituen eta Jainkoaren hitza mundu zabalean predikatzeari ekin zion.

Periplo horren ostean haitzulo batera jo zuen eta gogoetan eta kontenplaziozko bizimodu batean murgildu zen. Azkenik, La Real izeneko monasterio zistertar batean sartu zen. Han, monje onenek latina, gramatika eta filosofia (islamikoa nahiz katolikoa) irakatsi zizkioten. Ordutik aurrera literaturako bere jarduna garatu zuen.

Obra oparo eta anitza utzi zuen, kalitate oso handikoa. Limogestar hizkuntzan idatzi zuen (XIV. mendean katalana aipatzeko erabilitako hitza), arabiera eta latinarekin batera. Honatx bere lanetako zenbait: Libro del gentil y los tres sabios, Blanquerna, Vida coetánea edo bere lan garrantzitsuena El árbol de la Ciencia.

Bere heriotzaren VII. mendeurrena oroitzeko igortzen den zigiluan Mallorcako San Miquel elizako fatxadan kokatutako Ramon Llullen eskulturaren irudia jasotzen da eta, hondoan, Ars Brevisirudia agertzen da.