Jaulkipen data: 02 azaroa 2017

12 meses, 12 sellos. 2150 aniversario de Numancia. Soria

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. 2150 aniversario de Numancia. Soria

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU, 12 PROBINTZIA. SORIA


Soria da 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia seriean agertuko den hurrengo probintzia. Zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko da bakarrik. Segidaren ildoari jarraituta, zigiluak SO hizkiak ditu, Espainiako matrikula zaharren arabera probintzia horri zegozkionak, alegia. Hizki horien barruan probintzia horretako elementu esanguratsuak ikus daitezke.
Zaldiaren fibula. Numantziako antzinako aztarnategian brontzezko irudi bat aurkitu zen, K.a. II. mendekoa. Soinekoak apaintzeko erabili ahal izan zela uste da, paparreko orratz gisa, eta Soriako ikur bilakatu da.
San Bartolome baseliza. Estilo erromaniko eta protogotikoko baseliza hau harkaitzen artean kokatuta dago. XII. mende aldera eraiki eta San Juan de Otero Monasterio Tenplarioaren zati bat izan zen. Barruan gurutze tenplarioa eta Sion izarra daude.
Gurina. Eskualde horretako esne ospetsuari esker, produktu paregabea ekoizten da Sorian: gurina. Soriako gurina prozedura tradizionalari jarraikiz ekoizten da. 100 urte baino gehiago ditu prozedurak, eta horri esker Jatorri-deitura lortu du gurinak.
San Juan de Duero Monasterioa. Lau hormateak mantentzen dituen sekulako klaustro bat ere badu Jerusalengo San Juan ordenak XII-XIII. mende bitartean eraikitako monasterioak.
Koartza hauskara. Tamaina handiko hegazti honek, gorputz estilizatua eta lepo luzea dituena, eskualde honetako zerua zeharkatzen eta apaintzen du, tokiko paisaiarekin bat eginez, hegan egiteko era dotoreari esker.
Patata frijituak. Oso tipikoak dira probintzia honetan, batez ere garratzak direnak. Oliba-oliotan frijituak, hondakinik gabe, zapore paregabea lortzen dute.
Zigiluaren atzealdean Numantziako aztarnategiaren irudi bat ageri da. Zigiluaren beheko zerrenda morea da, hiriko bandera gogora ekarriz. Zerrenda horretan Mariscalek Numantziako gerren amaieraren 2150. urteurrena ospatzeko diseinatutako logotipoa ere ageri da.