Jaulkipen data: 02 maiatza 2017

12 meses, 12 sellos. Asturias

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Asturias

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. ASTURIAS


Asturias da Correosek aurten estreinatu duen 12 hilabete, 12 zigilu seriearen zigiluaren protagonista. Zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko da bakarrik.
Zigilu honek segidaren ildoari jarraitzen dio eta A hizkia du, Espainiako matrikula zaharren arabera probintzia horri zegozkiona, alegia.
Hizki horren barruan eskualde horretako elementu ospetsuak ikus daitezke.
Casina behia edo Asturiaseko mendi behia, bertako behi-arraza. Arraza honek oso aspalditik osatzen ditu Asturiaseko paisaia eta ekosistema eta bere esnearekin asturiar gazta gozoetako asko egiten dira.
Don Pelayo, Asturiaseko erresumako lehenengo erregea, iparraldean musulmanen sarrera geldiarazi eta Errekonkista hasi zuena. Asturiasen ezaugarria da eta gaur egun Garaipenaren Gurutzean kontserbatzen den gurutzea Covadongako guduan eraman zuela esaten da.
Cangas de Oníseko zubia, probintzia honetako ohiko posta-txartela. Zubi honen jatorria Erdi Aroan dago eta ospetsua da bere arku goratuagatik. Monumentu historiko artistiko izendaturik dago. Bere erdiko arkutik zintzilik Garaipenaren Gurutzearen erreplika bat dago.
Naranjo de Bulmes edo Urrielluko Tontorra, Europako Mendietako Erdialdeko Mendigunean kokatuta dagoena. 2.519 metroko gailurra da eta txangozale eta mendi-ibilien zaleen tontor maiteenetarikoa da.
Sagardoa eta fabada, asturiar gastronomiaren protagonistak, eskualde honetako bertako zein bisitarien gustukoak direnak. Asturiasen 500 sorta sagar baino gehiago dago, eta bere zukutik dator ohikune eta zeremoniaz edaten den elixirra. Fabada, bertako babarrunekin eta kalitatezko hestekiekin egina, asturiar sukaldetan su geldian prestatzen da.
Eta madreña, kloska itxurako oinetako tipikoa, harri bakarrean egurrez egindakoa, Asturiaseko berezko klima euritsuak lokazten eta bustitzen dituen bideetarako aproposa dena.
Beheko zintaren kolore urdinak probintziako bandera dakar gogora.