Jaulkipen data: 03 apirila 2017

12 meses, 12 sellos. Barcelona

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Barcelona

HISTORIA

12 HILABETE. 12 ZIGILU. BARTZELONA.

Correosek aurten hasi duen serieari helduta, 12 hilabete, 12 zigilu, hilabete honetan Bartzelonari eskainita dago zigilua. Apirila, udaberriaren eta berriz sortzeko hilabetea, hilabeterik garrantzitsuenetakoa da probintzia honentzako, izan ere, probintziako jaieguna ospatzen da, Sant Jordi. 303. urteaz geroztik, urtero ospatzen da santu horren heriotza apirilaren 23an. 1995. urtean, UNESCOk Liburuen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen apirilaren 23a. Hortaz, egun horretako tradizioak bi ospakizunak bateratzen ditu: alde batetik, arrosa gorriak oparitzen dira, santuaren omenez; eta bestetik, liburu bat, nazioarteko eguna dela eta.

Hori dela eta, liburu ireki bat ageri da zigiluan “Sant Jordi” inskripzioarekin, eta alboan arrosa gorri bat.

Liburuaren gainean B hizkia dago. Serie horretako aurreko zigiluetan bezalaxe, probintziaren izena adierazten du, matrikula zaharretan zegokion letra erabiliz.

Hizkia apaintzen du Güell Parkeko dragoiak, parkearen ikur bilakatzeaz gain Gaudí ospetsuaren estiloa eta “trencadís” izenekoa primeran islatzen duena. Azken hori mosaiko-mota apaingarri bat da, zeramikako piezekin egindakoa.

Dragoiaren alboan tokiko postre ezaguna ere ageri da, nazioartean ezaguna: krema kataluniarra. Arrautza gorringoa, azukrea, irina, esnea, kanela eta limoi azala behar dira hura prestatzeko. Mamitu denean, gainazala erretzen da, zarakar mehea sortuz.

Krema kataluniarraren alboan W hotel famatua dago, "belaontzi" hotela izenaz ezagutzen dena. Ricardo Bofill arkitektoak diseinatutako hotelak 99 metroko altuera du. Egun, Bartzelonako kostaldeko irudia osatzen duten eraikinetako bat da.

Zigiluaren behealdeko zerrenda horia da, probintziako bandera bezala.

Zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko da bakarrik.

Carmen Álvarez Casanova