Jaulkipen data: 01 otsaila 2017

12 meses, 12 sellos. Cádiz

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Cádiz

HISTORIA

CÁDIZ


Hasi berri dugun 2017 honetan Correos-ek hasitako segidari jarraituta, zigilu berria jaulki da 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia segida filatelikoan. Hilero, Espainiako probintzia desberdina da protagonista. Zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko dira bakarrik.
Kasu honetan, Cádiz dugu protagonista. Segidaren ildoari jarraituta, zigiluak CA hizkiak ditu, Espainiako matrikula zaharren arabera probintzia horri zegozkionak, alegia.
Hizki horien barruan eskualde horretako elementu ospetsuak ikus daitezke.
Abanikoa, osagarri ospetsua. Jatorriz Antzinako Ekialdekoa bada ere, Espainiako hegoaldean sarritan erabiltzen da bero denean edo apaingarri gisa.
Faunaren aldetik, arrano beltza ageri da, dagoen arranorik boteretsuena, alegia. Penintsulako toki askotan ikus dezakegu, batez ere Guadalquivir ibaiaren sakonunean.
Arrain frijitua, txibiak, puntillita edo merlenkak, arrautza-irinetan pasatuta eta olio ugarian frijituak. Horiek dira Cádiz probintziako ikur gastronomikoetako bat, baita itsasoak eskaintzen dituen kalitateko lehengaien froga ere.
Eta, nola ez, jateko gozo-gozo horiek Jerez Jatorri-deiturako ardo kopa batekin busti behar dira, mundu osoan ezaguna dena eta janaurrekorako, bazkariarekin batera edateko zein postrea alaitzeko balio duena.
A hizkian Espainiako kostaldeko toki erakargarrienetako bat ageri da, Caños de Mecako hondartza, alegia. Hondartzaren izenak musulmanen garaiko iturri ospetsu batean du jatorria. Toki hori Espainiako mugimendu hippyaren erreferentzia da.
Azkenik, urtero udan Sanlúcar de Barramedako hondartzetan, Guadalquivir ibaiaren bokalean, errepikatzen den irudia ageri da: zaldi-lasterketak, 1997. urteaz geroztik ofizialki Nazioarteko Interes Turistikoa dutenak.
Zigiluaren beheko zerrenda, probintziaren izena dakarrena, morea da, probintziako bandera gogora ekarriz.