Jaulkipen data: 02 maiatza 2017

12 meses, 12 sellos. Córdoba

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Córdoba

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. KORDOBA


Maiatzean beste bi zigilu izango dira Correosek aurten hasiera eman dion seriean: 12 hilabete, 12 zigilu. Kordoba eta Asturiasko probintziak izango dira jaulkipen horretako protagonistak, eta horiek izango dira aipatu probintzietako bulegoetan bidalketak egiteko frankeo gisa onartuko diren zigilu bakarrak.
Kordobako zigiluak aurrekoen ildoari jarraitzen dio eta CO hizkia du, Espainiako ibilgailuen matrikula zaharren arabera probintzia horri zegokiona, alegia.
Hizkien barruan eskualde horretako elementu esanguratsuak ikus daitezke.
Kordobako Meskita da lurralde horretako monumenturik garrantzitsuena, gure herrialdeak bizi izan zuen kultura-mestizaiaren ikur. Andalustar arkitekturaren eredu, Espainian bisitari gehien dituen monumentuetako bat da. Kultura-intereseko Ondasun eta Gizadiaren Kultura-ondare izendatu zuten.
Kordobako atariek kolorea ematen diote udaberriro bertako kaleei. Jatorria erromatar etxeetan du, baina baita arabiarrenetan ere, bien nahasketaren ondorio baitira hango horma kareztatuen zuria eta geranio eta krabelinen tonu biziak. Ura iturri eta kainuetan ageri da.
Fauna ordezkatuz, berriz, basurdea ageri da, espainiar geografiako hainbat bazterretan den animalia, oso ugaria Valle de los Pedroches eta Sierra de Hornachuelos-en.
Kordobaren beste ikur eztabaidaezinetakoa kordobar kapela da, grazia eta dotorezia dario “kapela kañeroa” edo “landa-txapela” ere deitzen zaion kapela horri, ezinbesteko osagarria, bestalde, janzki motzarekin ibiltzeko; krabelin gorriarekin batera lur eder honen ohiko estanpa eratzen dute, eta espainiarren ikur izatera ere iritsi da.
Bertako ardoen jatorri-deitura, Montilla-Moriles mahats zuria, ardo gazte, fin, amontillatu eta zaporetsua da.
Zoñarko Urmaela, 1989tik natura-erreserba dena, Andaluzian aurki dezakegun aintzira bakarra da.
Eta, azkenik, kordobar salmorejoa (hotzik hartzen da urdaiazpiko txikituekin), tomatea , arrautza eta oliba-olio birjinaren zurrustadaz egindakoa, lurralde honetako produktu oso tipikoa baita oliba.