Jaulkipen data: 02 urtarrila 2017

12 meses 12 sellos. Guadalajara

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses 12 sellos. Guadalajara

HISTORIA

GUADALAJARA


Hasi berri dugun 2017an serie filateliko berria inauguratuko da, non Espainiako probintziak zigiluetako protagonistak diren. 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia. Hilero probintzia desberdina izango da zigiluko protagonista, eta zigilua probintzia horretan salduko da.
Honako hauek izango dira aurtengo probintzia protagonistak: Guadalajara, Cádiz, Cáceres, Bartzelona, Kordoba, Asturias, Tarragona, Las Palmas, Santa Cruz Tenerifekoa, Balear Uharteak, Teruel eta Soria.
Guadalajara.
Guadalajara da zigilu-serie honetako lehen probintzia protagonista. Hau ez da lehen aldia Alcarriako hiriburua zigiluetan agertzen dena.
1963an, Espainiako probintzia hiriburuen ezkutuak izeneko seriean, hiriaren ezkutua zuen zigilua jaulki zen. Eskualde-jantziak, monumentuak, literatura eta teknologia dira, besteak beste, toki honen omenez jaulkitako zigiluetan ageri izan diren gaiak.
Orain jaulkitako zigiluak probintzien arabera matrikulatzen zenean toki honi zegozkion letrak dakartza, eta hala egingo da serieko gainerako zigiluetan ere. Horrez gain, GU letretan probintzia horretako zenbait elementu ospetsu ikus daitezke, adibidez, Molina de Aragón udalerriko gaztelua. 1931n Monumentu Nazional aitortu zuten eta Guadalajarako gaztelurik handiena da. Probintziako tradiziorik zaharrenetako bat ere ageri da, "botargak" izenaz ezagutzen dena, mozorro tipiko baten bidez. Tejera Negra izeneko pagadiaren kolore gorri eta marroiak ere ikus ditzakegu. Gaztela-Mantxako biodibertsitateak duen altxor preziatuenetako bat da, 300 urtetik gorako espezieak biltzen dituena. Eta, nola ez, Alcarriako eztia ere jasotzen du, usain paregabeko ezti gozo-gozoa, jatorri dituen basaloreen usaina gogora ekartzen diguna. Bukatzeko, sai arrea ageri da zigiluan, jarrera handientsuan, izan ere, espezie hori oso ugaria da Alto Tajo Parke Naturalean, ibai eztietan eta gozoetan.
Zigiluaren beheko zerrenda, probintziaren izena dakarrena, morea da, probintziako bandera gogora ekarriz.