Jaulkipen data: 01 iraila 2017

12 meses, 12 sellos. Illes Balears

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Illes Balears

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. BALEAR UHARTEAK.

Hil honetan, 12 hilabete, 12 zigilu serieari jarraituta, jaulkipen berria egin du Correos-ek, oraingoan Balear Uharteei eskainia. Epe horretan, zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko da bakarrik.

Balear Uharteetako zigiluak aurrekoen ildoari jarraitzen dio eta IB hizkiak ditu, Espainiako ibilgailuen matrikula zaharren arabera probintzia horri zegokiona, alegia.

Hizkien barruan eskualde horretako elementu esanguratsuekin egindako mosaikoa ikus daiteke.

Ibiza uhartea dugu munduan ezagunetarikoa, bertako kalen edertasunari, ur gardenei eta bai klubek bai festek nazioartean lortu duten ospeari esker. Space, Pachá, Privilege eta Amnesia klubek, adibidez, dance musika atsegin duten milioika pertsona biltzen dituzte urtero, eta asko dira uhartean gauez dagoen giroaz gozatzen duten bisitariak. Baina Ibizak tradizioa, kultura, gastronomia, azokak eta bestelako xarma asko ere baditu, eta horiek ere jende asko erakartzen dute.

Balear Uharteetako sugandila Mallorca, Menorca eta horien inguruko irlatxoetan bizi ohi zen ezkatadun narrastia da. Gizakien presentziaren ondorioz, uharterik handienetan desagertu egin da, baina uharte txikiagoetan bizi da oraindik. Animalia orojaleak dira, zuhaixken gainean eguzki bila jartzeko ohitura dutenak eta intsektuak, ornogabe txikiak eta hildako zenbait animalia jaten dituztenak, hala nola, arratoiak eta kaioak. Baler Uharteetako sinboloetako bat da.

Mallorcan dagoen kala ederrenetako bat Mondragó izenekoa da. Izen bera duen Parke Naturalean dago. Atentzioa ematen dute bertako giroak, paisaiak eta uhartean jendetza handirik ez duen kala dela. Bertako baretasuna eta isiltasuna direla eta, oso erakargarria da.

Entsaimada famatua eskualde honetako produktu tipikoa da. Irinaz, uraz, azukreaz eta arrautzaz eginda dago, eta toki bat aurkitu du gure herrialdeko gastronomian.

Beheko zintaren kolore horiak probintziako banderari egiten dio erreferentzia.