Jaulkipen data: 03 uztaila 2017

12 meses, 12 sellos. Las Palmas

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Las Palmas

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. LAS PALMAS.

Uztailean, Las Palmas izango da "12 hilabete, 12 zigilu" serieko igorpenaren probintzia protagonista.

Azken hilabeteotan gertatu den legez, zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa baino ez da erabiliko.

Zigiluak autoen lehengo matrikulazio-letrak irudikatzen ditu, LP kasu honetan, Las Palmasko elementurik adierazgarrienak antzeman daitezkeen muntaia batekin apaindurik.

Las Palmasko Katedrala uharteetako lehen eliza izan zen. Errege-erregina Katolikoek agindu zuten hura eraikitzea, 1478an Kanaria Handia konkistatu ondoren. Santa Anari eskainita dago.

Kanarioa, kirrixkilet edo serinus canaria ere deiturikoa, eskualdeko hegazti autoktonoa da, baita Azoreetakoa eta Madeirakoa ere. Izan ere, artxipelagoko ikurretako bat da, kanariar palmondoarekin batera.

Dunas de Maspalomas uhartearen hegoaldean dagoen naturagunea da, eta natura-erreserba berezitzat hartzen da. Harea fina hondartza luzeetan amaitzen da, turista askoren helmuga delarik.

César Manriquek Teguiseko Kaktusaren Lorategia sortu zuen material bolkanikoa erauzten zen harrobi batean, eta 1.000 espezie ezberdinetako 1.400 kaktus baino gehiago biltzen dira bertan.

Inauterietako maskara uharteetako jaialdirik esanguratsuenaren osagarrietako bat da. Koloreek, distirek eta makillaje artistikoek kaleak betetzen dituzte, poza eta festa nagusi direlarik.

Azkenik, Kanarietako banana mundu osoan da ospetsua; izan ere, Adierazpen Geografiko Babestua duen bakarra da, eta hartara, kalitatezko produktuen aintzatespena du hango bananak.

Zigiluaren atzealdean Kanaria Handiko Las Palmasko Escaleritas auzoaren irudi bat agertzen da, kolorez eta bitxitasunez betea.

Zigiluaren behealdeko zerrenda urdina probintziaren bandera osatzen duten koloreetako bati dagokio.