Jaulkipen data: 01 ekaina 2017

12 meses, 12 sellos.Tarragona

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos.Tarragona

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. TARRAGONA.

Correosek aurtengo urtean estreinatu duen ‘12 hilabete, 12 zigilu’ izeneko seriean bada beste zigilu bat. Espainiako probintziak dira serie honetako protagonista hutsak, eta jaulkitzen den hilabetean zigilu hori izango da probintzia horretako bulegoetan bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko den bakarra. Oraingo honetan, Tarragonari eskainia da. Zigilu honek ere segidaren ildoari jarraitzen dio eta T hizkia du, Espainiako matrikula zaharren arabera probintzia horri zegokiona, alegia.
Hizki horren bidez agertzen dira probintziako elementurik esanguratsuenak:
Karkinoliak, katalanez carquinyolis edo carquinyols, biskotearen teknika erabilita egiten diren pasta lehor antzeko batzuk dira, ogi xigortu goxoak arbendolekin. Katalunian oso ohikoak dira. Irina, azukrea, arbendol osoak eta arrautza behar dira egiteko.
Castell-ak, duela berrehun urte baino gehiagotik Tarragonako Lurralde Eremuan usadioz eraikitzen diren hainbat altueratako giza-dorreak. Unescok Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zituen.
Reusko hurra, penintsulako hur-merkatuaren % 95a eratzen du. Hur horri Reusko Hurra J.D. aitortu zioten 1997an.
Tarraco Anfiteatroa, itsaso ondoan hileta-gunea izana zen erdian egindako II. mendeko eraikina. Harkaitzean zulatutako harmailek 14.000 ikusle ingururentzako tokia zuten, eta bertan egiten ziren gladiadoreen eta animalien arteko borroka mitikoak eta jendaurreko exekuzioak. «Tarracoko multzo arkeologikoa» izeneko Gizateriaren Ondareko eremuaren tokietako bat da.
Zigiluaren hondoan Playa Largako irudi bat agertzen da, alegia 600 metroko luzera duen hondar fineko Salouko hondartza. Basoz inguratuta dago eta itsas bazterrean Mediterraneoko landarez eta lore ugariz apaindutako pasealekua du.
Zigiluaren beheko zerrenda gorriak probintziaren bandera oroitzen du.