Jaulkipen data: 02 urria 2017

12 meses, 12 sellos. Teruel

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Teruel

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU, 12 PROBINTZIA. TERUEL.
Teruelek bat egin du aurten Correos-en serie berriko protagonistak diren probintzien taldearekin, 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia. Zigilu honek TE hizkiak daramatza, antzina Espainiako autoek probintzia horretan zeramaten matrikulenak, hain zuzen ere. Horrez gain, frankeatzeko era bakarra izango da probintzia horretan jaulkitzen den hilean. Zigiluak eskualde horretako elementurik adierazgarrienak ditu.
“Torico” deiturikoa. Zutabe formako idulki baten gainean, harri landuzkoa, zezen txiki bat dago, “Torico” plaza izenaz ezagutzen den enparantzan. Teruelen eta zezenaren arteko harremana urrutitik omen dator, izan ere, zezena eta izarrak dituzten txanpon zaharrak aurkitu dira.
Kriskitinak. Perkusio-instrumentu hau gure herrialdearen ikurretako bat da, eta badakigu duela hiru mila urte feniziarrek jada ezagutzen zutela. Teruelen ohikoa da Aragoiko jotaren akonpainamendu gisa entzutea.
San Martin dorrea. Eraikin hau, Aragoiko mudejar arkitekturaren adibide, Gizadiaren Ondare izendatu zuten 1986. urtean. XIV. mende hasierakoa da eta minarete almohadearen egitura imitatzen du.
Teruelgo urdaiazpikoa. Jatorri-deitura Babestua du, eta esan ohi da txerri zuriaren munduko urdaiazpikorik onena dela.
"Suspiros de amante" izeneko gozokiak. Teruelgo gozoki tipikoa da, arrautzaz, gurinaz, azukreaz eta gaztaz egina. Isabel de Seguraren ezkontzen Erdi Aroko jaia ospatzen denean prestatzen dira batik bat.
Dinosauroa. Aragoiko aztarnategi paleontologiko gehienak Teruel probintzian daude. Aragosaurus izenekoaren oinatzak eta aztarnak daude, hau da, Espainiako lehen dinosauroarenak, baita Turiasaurus riodevensis izenekoarenak ere, hau da, Europako dinosaurorik handienarenak.
Bukatzeko, Teruelgo Maitaleen eskulturaren irudia du zigiluak, amodiozko istorio zoragarria kontatzen duen legendako protagonistak. Zigiluaren behealdeko zerrenda gorria da, probintziako banderaren koloreetako bat bezala. Horrez gain, Teruelgo maitaleen 800. urteurrenaren logotipoa ikus daiteke. Carmen Portok diseinatu eta herritarren botoen bidez hautatu zen.