Jaulkipen data: 04 urria 2017

30 Aniversario de las Becas Erasmus

KONTSULTATU TARIFAK

30 Aniversario de las Becas Erasmus

HISTORIA

URTEURRENAK. ERASMUS BEKEN 30. URTEURRENA.
Azken 30 urteetan, bederatzi milioi pertsona inguruk atera diote etekina Erasmus beken programari.
Urtero, Europako gazte ugarik esperientzia hori bizitzearekin amesten dute. Aldi baterako atzerrira doaz, bertan bizitzera, atzerriko unibertsitate batean ikastera eta esperientzia paregabe eta ahaztezina bizitzera.
Europar Batasuneko estatu kideez gain, beste herrialde batzuk ere parte hartzen dute programa honetan, hala nola, Islandiak, Liechtensteinek, Norvegiak, Suitzak, Turkiak eta Mazedoniak.
Etxetik eta haien herrialdetik kanpo igarotzen duten aldi horretan, familia eta lagunengandik urrun, hizkuntza berria ikasi eta kultura desberdinetan murgiltzeaz gain, pertsona mordoa ezagutuko dituzte, eta segur aski bizitza osoan izango dituzte gogoan, nola edo hala.
Beka hauen programa 1987. urtean jarri zen abian, eta Espainia hasiera-hasieratik batu zen. 30 urteotan programa eraldatuz joan da, eta gaur egun abantaila eta onura gehiago ditu.
Onuradun-kopurua areagotzeaz gain, norako berriak gehitu dira atzerrian praktikaldia egiteko eta lankidetza-proiektu bateratuetarako.
Epe honetan, Espainiak goi-mailako 625.300 ikasleri, Lanbide Heziketako 73.100 ikasleri eta hezkuntzan zein gazteekin lan egiten duten beste 114.400 pertsonari eman die beka.
Gaur egun, beste herrialdeetako ikasle askok Espainia aukeratzen dute programa honekin gure herrialdean denboraldi bat igarotzeko.
Urteurrena ospatzeko, Correos-ek Premium Paper-orri bat jaulki du. Urdina da, Europaren kolorekoa, eta gainean Erasmo Rotterdamgoaren irudia dago, zeinak XVI. mendean, ikasleen joan-etorriak ohikoak ez ziren garaian, Frantzian, Alemanian, Italian eta Ingalaterran ikasi zuen. Premium Paper-orri bakoitzak 12 zigilu ditu.
Zigiluan bost gazte ageri dira Europar Batasuneko banderaren aurrean.

Carmen Álvarez Casanova