Jaulkipen data: 12 uztaila 2017

40 Aniversario de TRAGSA

KONTSULTATU TARIFAK

40 Aniversario de TRAGSA

HISTORIA

URTEURRENAK. TRAGSA-REN 40. URTEURRENA.

Hirurogeita hamarreko hamarkadak aldaketa ugari ekarri zituen gure herrialdera. Hamarkadaren bigarren erdialdean batez ere, demokrazia aldarrikatzean, gobernuko erakunde asko modu nabarmenean eraldatu ziren.

Erakundeok modernizatu eta eguneratu nahi ziren, Espainian heltzear zeuden erronka berriei aurre egiteko helburuarekin.

1977an TRAGSA sortu zen, Espainiako nekazaritzaren alde lan egitea helburu zuena. Harrezkero gure herrialdeko nekazaritza eta abeltzaintza garatzen, arrantzarako baliabideak modernizatzen, ura hobeto aprobetxatzen eta, oro har, gure ingurumena babesten lagundu du.

Erakundeak ordezkaritzak ditu 17 autonomia-erkidegoetan. Horri esker, bizkor eta modu eraginkorrean egin ahal dio aurre administrazio nagusian, autonomikoan zein tokian tokikoan gertatzen den edozein egoerari.

Tragsa Taldearentzako, ingurumenarekiko konpromisoa da garrantzitsuena. Taldea ingurumenean ahalik eta inpakturik txikiena izaten saiatzen da bere jarduera guztietan, eta lehentasuna ematen dio ingurumena babestearen garrantziari.

40 urteko ibilaldian 20.000 ekintza baino gehiago burutu dituzte bertan lan egiten duten profesionalek.

Enpresa bat balio zehatzetan oinarritzen da beti, eta Tragsa-ren kasuan argi dago zerbitzu publikoa eskaintzeko nahia duela, honako hauek baitira bere nortasunaren bereizgarriak: zuzentasuna, gizartearentzako zerbitzua ematea, bezeroan oinarritzea, bikaintasuna eta motibazioa.

Jaulki den zigiluak zenbait argazkirekin egindako konposaketa du, guztiak ere nekazal-guneetan egindako ekintzena, eta Tragsa Taldearen logotipoak inguratzen du.

Atzealde urdin eta morearen gainean, enpresaren 40. urteurrenaren oroitzapenezko logotipoa ageri da.