Jaulkipen data: 13 urria 2017

América UPAEP. Lugares Turísticos

KONTSULTATU TARIFAK

América UPAEP. Lugares Turísticos

HISTORIA

UPAEP AMERIKA


1989. urteaz geroztik, UPAEP batasuneko herrialde kideek serie filateliko bat jaulkitzen dute gai komun bati buruzko zigiluekin.
Aurten, turismoa da gai hori, edo zehatzago esanda, Toki Turistikoak.
Unión Postal de las Américas, España y Portugal (UPAEP) batasuna 1911n sortu zuen Francisco García y Santosek, alegia, Uruguaiko posta-zerbitzuko zuzendari nagusia. Batasunaren helburuak hauek dira: posta-zerbitzu unibertsala sustatzea eta babestea; posta-merkatua hobetzea eta bultzatzea; herrialde kideen arteko lankidetzaren alde jardutea; informazioa partekatzea eta, batez ere, zerbitzuaren kalitatea, elkarreragingarritasuna eta sareetako segurtasuna hobetzea, informazioaren teknologia berrien erabilera bultzatuz.
Jaulki den zigiluan Espainiako banderaren koloreak nagusitzen dira. Atzealdea horia da, eta gainean krabelin gorri bat dago, lore hori oso tipikoa delako Espainian eta bertako biztanleen jarrera islatzen duelako: pasiozkoa, bizia eta sendoa.
Lorearen gainean tileta ageri da, Espainiaren adierazgarri den Ñ hizkiak daramanaren bezalakoa.
UPAEP batasunaren zigiluak eta Espainiaren ikur den “ñ” hizkiak osatzen dute zigilu berri hau.
Milioika pertsonek aukeratzen dute Espainia oporraldirako, eta urtero gerturatzen dira gure bertuteez gozatzeko.
Eguzkia, itsasoa, mendia eta gastronomiari esker, espainiarren izaera jatorrari, eguraldi onari, arteari eta kulturari batuta, munduan bisitari gehien jasotzen dituen herrialdeetako bat dugu gurea.
Correos-ek Espainiako turismoa bultzatzen laguntzen du, urtero gai horri buruzko zigilua jaulkitzen du eta. Irudi filatelikoek, zigilua igorri duten herrialdeei buruzko informazio garrantzitsua ematen dute, eta horri esker zigiluen bilduma egiten duten pertsonen edo munduko edozein tokitan gutun zein pakete batean zigilua jasotzen duen edozein pertsonaren interesa pizten laguntzen dute.