Jaulkipen data: 17 urtarrila 2017

Año Int. Turismo Sostenible para el Desarrollo

KONTSULTATU TARIFAK

Año Int. Turismo Sostenible para el Desarrollo

HISTORIA

TURISMOA. GARAPENERAKO TURISMO JASANGARRIAREN NAZIOARTEKO URTEA


Duela zenbait urte munduko ekonomia-krisia piztu zenetik, Espainiako turismoak uneko egoeraren ohiko gorabeherak pairatu izan ditu.
2016, berriz, urte ederra izan da aipatu sektorerako; izan ere, turista-saldoak izan dira bisitan Espainiako bazter anitzetan. Hainbeste, ezen munduko herrialderik bisitatuenaren bigarren lekua kendu ere egin baitiezaioke Espainiak Estatu Batuei.
Filateliak, zigiluen bitartez, aukera ematen du herrialdearen aberastasuna ikusgai jartzeko eta ikuslearengan irudikatzen duen hori ezagutzeko grina pizteko.
2010etik, Correos-ek Turismoa izeneko seriea du martxan, nahiz eta lehenago ere hainbat filatelia-argitalpenen muina izan.
Aurten, bi zigilu ditu serieak, Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urteari eskainitakoak.
2017 Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urtetzat aitortu dute Nazio Batuek. Horren xedea da jendea gai horrekiko sentikor bihurtzea, honako arlo hauetan arreta jarriz: hazkunde ekonomikoa; gizarteratzea, enplegua eta pobrezia murriztea; baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea, ingurumena babestea eta klima-aldaketa; kultura-balioak, dibertsitatea eta ondarea; eta, azkenik, bakea eta segurtasuna.
Zigilu biek pareko irudia dute, non oinatzak agertzen diren harean eta elurrean, hurrenez hurren.
Hondartzak, itsasoa atzealdean duela, kostaldeko turismoa islatzen du; hemengo klimari esker, oso erakargarria da mundu osoan zeharreko turistentzat.
Mendi elurtuek, ostera, beste turismo hori dakarkigute gogora, kolore zuria, hotza, kirola eta natura nagusi direnekoa.
Bi zigiluetan, halaber, ospakizunaren logotipoa ageri da: txikoria-belarra, lumatu eta paisaia xarmagarriotan hegan egitear dagoena.