Jaulkipen data: 21 martxoa 2017

Aviación Humanitaria

KONTSULTATU TARIFAK

Aviación Humanitaria

HISTORIA

GIZALDEKO HEGAZKINAK


Duela 50 urtetik hona, munduan gosearen aurka borrokatzen duen gizaldeko agentziak, WFP, premiazko elikadura-laguntza emateaz gain, gehien behar duten eskualdeetan elikadura hobetzearen alde egiten du lan.
80 milioi pertsona ingururi ematen die laguntza 80 herrialde baino gehiagotan, Nazio Batuen Aireko Gizaldeko Zerbitzuaren bitartez. Laguntza helarazten du, bai materiala bai pertsonei zuzendutakoa, bestelako garraiobideek atzitu ezin dituzten urrutiko eskualde arriskutsuetara.
Halaber, laguntza ematen du larrialdiak daudenean, adibidez, gerrak edo hondamendi naturalak daudenean. Halakoetan, beharrezkoa bada, airetik zuzenean jaurtitzen ditu helarazi nahi diren materialak.
Oso garrantzitsua da hegazkin horiek egiten duten lana, laguntza eskaini nahi duten pertsonak munduan zehar garraiatzen baitituzte beren laguntza ezinbestekoa den herrialdeetara heldu arte.
Erakunde horren omenez jaulkitako Correosen zigilu honetan hegazkin txiki bat ageri da lur elkorrean. Hegazkinaren helizeak artaburua eta galburua dira, behar-beharrezkoa den laguntza horren ikur.
Hegazkin txikiaren alboan bi zaku daude Elikagaien Munduko Programaren logoarekin.
Horrez gain, tinta gorriz idatzita, “Aviación Humanitaria” (euskaraz “Gizaldeko Hegazkinak”) irakur daiteke zigiluan.
2016ko urriaren 19an eta 21ean, GHAC Kongresua egin zen Madrilen. Bertan, aireko garraio-zerbitzuen mundu osoko hornitzaile ugari eta gizaldeko laguntzaren arloko profesionalak bildu ziren. Ekitaldi honetarako Espainia aukeratu zen, azken urteotan milaka espainiarrek parte hartu dutelako Gizaldeko Ekintzetan. Erabaki horrekin omenaldia egin nahi izan zitzaien munduan zehar dauden pertsona behartsuen alde lan egiten duten laguntzaileei, baita haien kemenari eta konpromisoari ere.
Zigilu hau pertsona horien lan goraipagarriaren omenez jaulki da, izan ere, haiei esker munduan bizi diren egoera latzak pixka bat arintzen dira.