Jaulkipen data: 20 urria 2017

Centenario Plaza de Toros de Albacete (1917-2017)

KONTSULTATU TARIFAK

Centenario Plaza de Toros de Albacete (1917-2017)

HISTORIA

URTEURRENAK. ALBACETEKO ZEZEN-PLAZAREN MENDEURRENA.
Zigilu berria jaulki da Urteurrenak izeneko seriearen barruan, “La Chata” delakoaren mendeurrenaren omenez, hau da, Albaceteko zezen-plazaren omenez.
1917ko Azokan inauguratu zen zezen-plaza, irailaren 9an, Fernando Villalón ganadutegiko zezenekin. Rodolfo Gaonak, José Gómez Gallitok eta Saleri II.ak toreatu zituzten.
Estilo mudejarraren eragina nabari da. Ate nagusiak, Noveldako harriarekin egina, ferra-arkua du.
Albacete toreatzaileen lurraldea da, hala nola, Chicuelo eta Dámaso González, zeinen omenez bi monumentu kokatu diren zezen-plazaren ate nagusiaren alboan. Sekulako plaza honek ospakizun ugari hartzen ditu, baina horrez gain turista mordoa ere erakartzen ditu.
Irailean, Albaceteko jai nagusietan, Zezen Azoka ere ospatzen da, eta bertan biltzen dira toreaketako gaur egungo pertsonarik ospetsuenak, iraganean beste toreatzaile garrantzitsu batzuek egin zuten bezalaxe.
Ekitaldi horiez gain, beste batzuk ere antolatzen dira plazan, adibidez, Aspronako Korrida. Bertan, zezen-hiltzaileek bat egiten dute Desgaitasun Intelektuala duten Pertsonen eta Senideen Arretarako Albaceteko Elkartearen alde toreatzeko.
Horrez gain, Cotolengo zezen-jaialdia ere plaza honetan egiten da, hiri horretako Jesusen Bihotza Ongintza Erakundeari laguntzeko.
Gure herrialdeko beste plaza askok bezala, haren esentzia batere galdu gabe, Mantxako zezen-plaza honek bestelako ekitaldiak hartzen ditu, hala nola, kontzertuak eta jaialdiak.
Zigiluaren irudiak “La Chata” zezen-plazaren bi irudik osatzen dute: alde batetik, gaur egun duen itxuraren argazki erreala; eta bestetik, plazaren bigarren zatia erakusteko, antzinako fatxada eta garai hartako toreatzaile ospetsuak dituen margolana. Iragana eta oraina elkartu egiten dira lehen mendeurrena ospatzeko.