Jaulkipen data: 23 maiatza 2017

Cine. Star Wars. Darth Vader (SELLO)

KONTSULTATU TARIFAK

Cine. Star Wars. Darth Vader (SELLO)

HISTORIA

ZINEMA. STAR WARS.


George Lucas zinemagileak zinemaren historian izan den saga zinematografiko ospetsu eta zirraragarrienetako bati eman zion hasiera 1977an.
Star Wars, Izarretako Gerra bezala ere ezaguna, hiru filmek osatzen zuten hasiera batean, hirurak ere Lucasek berak asmatu, idatzi eta zuzenduak hein handi batean. Urte batzuk geroago, beste hiru film estreinatu ziren aurrekoen prekuela modura.
Filmetan Harrison Ford, Carrie Fisher edo David Prowse aktoreek hartu zuten parte, besteak beste, eta masa fenomeno bilakatu zituzten filmak, baita kultuzko zinema ere, mundu osoan zehar barreiatutako milioika jarraitzailerekin.
Izan ere, Star Wars munduaren “unibertso hedatu” delakoaz hitz egiten da, eta ez bakarrik filmekin, baizik eta horiekin zerikusia duen guztiarekin. Merchandisinga, animazioko serieak, telebista-programak edo komikiak... denek lagundu dute Darth Vader edo R2-D2 droidearen mundu galaktikoa magiaz betetzen; pertsonaia horiek, egun, mundu osoan dira ezagunak. “Ni naiz zure aita” esaldi ezaguna edo Leia printzesaren orrazkera berezia herri-kulturaren parte dira dagoeneko.
Pelikularen argumentua “Orain dela denbora asko, oso urrun-urruneko galaxia batean...” haritik doa, mendez mende “Indarraren alde argitsuaren” (Jedi-ek ordezkatzen dute hori) eta “alde ilunaren” (Sith-ek ordezkatua) artean eman den borroka irudikatzen dutelarik.
2012an George Lucasek The Walt Disney-ri saldu zion Lucasfilm, eta konpainia horrek sagaren pelikula gehiago filmatu eta estreinatu izan ditu.
Izaera unibertsaleko filma horien omenez Correosek ateratako bloke-orriak berezitasun bat du, mugimendurik gabeko teknologiarekin baitago inprimatuta, irudiari argitasun gehiago ematen diona. Sagako pertsonaia batzuk protagonista dituen bineta multzo bat ageri da diseinuan: Star Trooper (Soldadu Inperialak), Chewbacca, R2-D2, Yoda eta C-3PO. Eta, haiekin batera, Darth Vader sagako bilauaren ilustrazioa duen zigilu bat ere bada.

PACK: CAMISETA STAR WARS + SELLO STAR WARS: 12 €

Camiseta algodon blanco con el diseño de la HB Star Wars impreso en tallas: S, M, L, XL

PACK.- Mapa galáctico

4

4

4