Jaulkipen data: 06 apirila 2017

Danza Tradicional en España (Sello musical. Pliego Premium)

KONTSULTATU TARIFAK

Danza Tradicional en España (Sello musical. Pliego Premium)

HISTORIA

ESPAINIAKO DANTZA TRADIZIONALAK

Espainian dantza herrikoi eta tradizional ugari dago.

Nahiz eta horietako askok jatorri berdina eta antzeko pauso eta mugimenduak dituzten, autonomia-erkidego, hiri eta herri bakoitzean dantza berezi eta desberdin bat egon ohi da.

"Sones" izenekoak Extremaduran, Andaluziako sevillanak, Aragoiko jota, "pericotes" izenekoak Kantabrian, "seguidillas" izenekoak Gaztela-Mantxan eta Gaztela eta Leonen, Kataluniako sardana, Madrilgo txotisa, zortzikoak Nafarroan, "moixigangas" deiturikoak Valentziako Erkidegoan, Galiziako "muñeira", "copeos" izenekoak Balearretan, "isas" direlakoak Kanarietan, makila-dantza Errioxan, Euskadiko aurreskua, Asturiasko "corri-corri" delakoa eta Murtziako "parrandas" izenekoak gure herrialdeko aberastasunaren adibide gutxi batzuk baino ez dira.

Baina askoz gehiago dira eta ezinezkoa izango litzateke guztiak zerrendatzea.

Badira beste dantza batzuk ozeanoaren bestaldera bidaiatu ondoren kultura desberdinen ukituarekin bueltatu zirenak. “Joan-etorriko dantzak” deitu ohi dira. Horien adibideak dira tangoa, cumbia eta merenguea.

Horregatik guztiagatik, Espainiako tradizioen handitasuna nabarmentzen duen Premium Orri-papera jaulki du Correos-ek. Kasu honetan, dantza tipikoak gailentzen dira.

Orri-paperak gitarra trokelatuta du. Hura irekitzean, Espainiako musika tipikoa erreproduzitzen da.

Horrez gain, hanka batzuk ageri dira dantzan, galtzerdiekin eta espartinekin apainduta, honelako jardueretan erabili ohi diren osagarriak dira eta. Bestalde, kriskitinak eta jantzi tradizionalez jantzita dantzatzen ari diren emakume batzuk ere ageri dira.

Zigilua krotakologiari eskainita dago, hau da, kriskitinak jotzeko arteari. Irudian, dantza tradizionaletan sarritan erabiltzen den perkusiozko musika-tresna hori ikus daiteke.

Zigiluaren hondoa gorria eta horia da, Espainiako bandera bezala.