Jaulkipen data: 10 azaroa 2017

Descubridores de Oceanía

KONTSULTATU TARIFAK

Descubridores de Oceanía

HISTORIA

OZEANIAKO AURKITZAILEAK. LUIS VAEZ DE TORRES ETA PEDRO FDEZ. DE QUIRÓS
Bi nabigatzaile garrantzitsuren omenez jaulkitako bi zigilu berri hauek inpresio filatelikorako teknika berria erakusteko erabili dira, egurrezko orriekin hain zuzen, bi gizonek itsasoan barrena abenturak bizitzeko erabili zituzten itsasontziak eraikitzeko erabiltzen zen materiala gogora ekarriz.
Zigiluek Luis Vaez de Torres eta Pedro Fernández de Quirós gizonen siluetak dituzte, deskribatutako paper horrekin margotuak, egurrezko panelaren antzera, hau da, material horren koloreaz eta egurrak izan ohi dituen betekin.
Halaber, bi zigiluak batera jartzean “Austrialia”-ren ingurua osatzen dute, eta haren barruan "AUSTRIALIA incognita” Memorialaren lehen orrialdea ageri da, 1610. urtekoa. Zigiluak banatzean, bakoitzak herrialdearen zati bat izango du.
Luis Vaez de Torres Espainiako Koroaren zerbitzura zegoen nabigatzaile bat zen. 1605. urtean espedizio bati ekin zion Fernandez de Quirósekin batera, hegoaldean kontinente berria aurkitzeko, eta gaur egun oraindik bere izena duen itsasartea aurkitu zuten, alegia, Australia eta Ginea Berria banatzen dituena: Torres itsasartea.
Berarekin espedizioa egin zuen nabigatzailea, arestian aipatutako Pedro Fernández de Quirós, Espainiako armadaren zerbitzura jarduten zuen portugaldarra zen. Kontinente australerantz abiatu eta gaur egun Espíritu Santo izenaz ezagutzen dugun uhartea aurkitu zuen.
Australiaren aurkikuntzaren inguruan badira oraindik teoria ugari. Egile askok Quirósi egozten diote «Austrialia» hitzaren asmakizuna, uharteei «Australia del Espíritu Santo» izena jarri zielakoan. Baina horren ordez «Austrialia del Espíritu Santo» izena jarri zien, Espainian erreinatzen zuen Austriako Etxearen omenez.
Quirósek Australia aurkitu zuela defendatzen zutenen artean (Willem Janszoon, Abel Tasman edo James Cookek baino askoz lehenago) Sydneyko artzapezpiku bat zegoen, XIX. mende amaierakoa eta XX. mende hasierakoa. Patrick Francis Moran zuen izena, eta halaxe irakatsi zen eskola katolikoetan urte askotan zehar.
Uste horretan oinarrituta, James McAuley olerkari australiarrak Captain Quiros poema epikoa idatzi zuen 1964an. Horretan, martir gisa aurkezten du Quirós, zibilizazio kristau katolikoaren kausari lotuta.
Zigilu bakoitzak 1,35 euroko balioa du, eta 16 zigiludun paper-orrian jaulkiko dira.