Jaulkipen data: 06 azaroa 2017

Efemérides. 25 Aniversario AVE. Madrid- Sevilla

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 25 Aniversario AVE. Madrid- Sevilla

HISTORIA

URTEURRENAK. Espainiako Abiadura Handiaren 25. urteurrena. Madril-Sevilla
25 urte igaro dira abiadura handia Espainiara heldu zenetik. 1992an izan zen, eta urte horretan Espainia mundu mailan nabarmendu zen gure historian eragin positibo esanguratsua izan duten bi ekitaldiri esker: Sevillako EXPO erakusketa eta Bartzelonako Olinpiadak.
Urte horretako apirilaren 21ean, Sevillako Erakusketa Unibertsala inauguratu eta hurrengo egunean, AVE trenak bere lehen bidaia ofiziala egin zuen, lehen astean hainbat inaugurazio-bidaia egin eta gero.
Madril eta Sevilla inoiz baino gertuago zeuden bata bestearengandik. Egun horretan, bidaiariek, tren-gidariek eta bagoietan bidaiatu zuten langileek emozio eta poz handiz bizi zuten Espainiako komunikazioen aurrerapauso erraldoi hori.
Hamar urte igaro ziren AVE trena Espainiako beste hirietara heldu arte.
Zaragoza, Lleida, Bartzelona, Kordoba eta Málagara, adibidez, AVE trenak heltzen dira eta orain errazago eta arinago bidaiatu daiteke hiri horietara.
Datozen urteetan, Galizia, Asturias, Euskadi, Extremadura, Castelló, Granada, Murtzia eta Almeriara helduko da, eta horri esker asko hobetuko dira hiri horiekin dauden komunikazioak, turismoa eta negozioak.
Milaka kilometroko trenbidea eraiki ondoren, bizitza eta ilusio mordoa lotu dira egunero Espainiako geografian zehar bidaiatzen duen tren honen bitartez.
Zerbitzu honen 25. urteurrena ospatzeko zigiluak formatu tolesgarria du, eta honako hauek biltzen ditu: zigilua, inprimaketa xukatze-xaflan eta bi bineta. Tolestuta dagoenean, zigiluko protagonista den tren-makinaren irudia ikusten da aurrealdean, eta haren azpian, berriz, binetetan ageri diren bi bagoiak.
Tren-makinak 25. urteurrena ospatzeko erabili den logotipoa du, bai eta Adif, Renfe eta Correosen logotipoak ere. Renferen koloreak ere identifika daitezke, alegia, zuria, grisa eta morea.
Zigiluko bagoiak apainduta daude, trenek bisitatzen dituzten hirietako elementu adierazgarriekin.